https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Cuba: revolución sexo-diversa' argazki erakusketa, Leioako fakultatean

Ariel Ley Royeron ateratako argazki bat./
Ariel Ley Royeron ateratako argazki bat.

Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalak azken hiru hamarkadetan egindako lana islatzen duen erakusketa ibiltaria antolatu dute martxoaren 7ra arte

EL CORREO

'Cuba: revolución sexo-diversa' argazki erakusketa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bitartez ikerketa taldeak. Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalak (Cenesex) azken hiru hamarkadetan egindako lana islatzen duen erakusketa ibiltaria Leioako campuseko bibliotekan izango da ikusgai martxoaren 7ra arte. Soberan dago esatea, beraz, aukera ezinhobea izango dela Karibeko irlatik heltdu berri zaigun erakusketa interesgarriaz gozatzeko

EHUk jakinarazi duenez, erakusketak 25 argazki ditu, argazkilari ezberdinek ateratakoak, besteak beste, Liam Durán, Karoly Emerson eta Ariel Ley Royerok. Cenesex zentroak berak ere partekatu ditu argazki batzuk, bai eta Esther Jávega Cubainformación komunikabideko editoreak ere. Irudien tratamenduan Carlos Fiallosek lagundu du.

Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalaren 30. urteurrena ospatzen du erakusketak. Kanpaina, ikerketa eta ekoizpen zientifiko anitz garatu ditu zentroak, genero eta sexu joera anitzen aldeko jarrerak sustatzeko, irlako legeak inklusiboak direla bermatzeko eta homofobia, transfobia nahiz genero indarkeria gizartetik ezabatzeko.

Erakusketa hau 'Cubainformación: sexu eta genero aniztasuna komunikatzeko sareak Cuba eta Bizkaiaren artean' deituriko giza heziketarako proiektuaren barneko ekintza da, eta Bizkaiko Aldundiaren babesa dauka. Kubako

Sexu Heziketarako Zentro Nazionala gizakiaren sexualitatea lantzen duen instituzio publikoa da, eta gizarte heziketa eta ikerketa jarduerak uztartzen ditu. 1989an sortu zen, eta nazioarteko ospea lortu du, Kubako LGTBI eskubideen defentsarako egiten duen lanarengatik.

Ez ezazue pentsa, eta anima zaitezte Leioako fakultateko liburutegian izango den erakusketaz gozatzera.