Borrar
Crystal Fighters taldea.
Crystal Fighters taldeak kontzertua eskainiko du Mundakako Wave Rave musika ekitaldian

Crystal Fighters taldeak kontzertua eskainiko du Mundakako Wave Rave musika ekitaldian

Talde britainiarra uztailaren 25ean ospatuko den kontzertu nagusiaren protagonista izango da

Unai Sarriugarte

Martes, 26 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Crystal Fighters talde britainiarrak kontzertua eskainiko du datorren uztailaren 25ean Mundakan ospatuko den Wave Rave musika ekitaldian. Britainiarrak ekitaldiaren kontzertu nagusiaren protagonistak izango dira. Ildo beretik, bertan, Hinds, Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak arituko dira. Ikuskizunaren amaiera DJ Marfox eta Bad Gyal DJ-en esku egongo da, hauek izango baitira egunsentia iritsi arte ekitaldia girotuko dutenak.

Talde britainiarrak Gaia & Friends diskoa, bere ibilbideko laugarrena, aurkeztuko du Urdaibaiko udalerrian. Wave Rave ekitaldirako sarrerak asteazken honetan, martxoak 27, ipiniko dira salgai. Izan ere, Wave Rave musika ekitaldi hau, uztailaren 26tik hilaren 28ra bitartean bertan ospatuko den Bay of Biscay Festival jaialdiaren aurrerapena izango da. Gauzak horrela, jakin ezazue jaialdi honetako sarrerarekin batera Wave Rave ekitaldirako sarrera prezio berezian erosteko abagunea egongo dela.

Azken bost urteetan, Crystal Fighters taldeak Euskadi eta Nafarroan jo du hiru aldiz. Zugarramurdin aritu ziren lehenengoz 2013. urtean eta pasa den urteko azaroan San Mamesen egon ziren Muserekin batera MTV World Stage Bilbo ekitaldian.

Mundakan eskainiko duten kontzertua Santa Katalina elizaren inguruan ahalbidetuko duten esparru batean egingo da. Kontzertuak Mundakako labar eta badiaren ikuspegi ederra eskainiko du. Era berean, musikaz eta dantzaz gozatzeko egun ederra izango da, non ingurumenarekiko kontzientzia, kultura, folklorea eta bertako gastronomiaren alde egingo baita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios