https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Crowdfunding Bizkaia, proiektuak partaidetzaren bidez finantzatzeko lehenengo plataforma publikoa

Horren bitartez, Aldundiak inbertsiogileekin harremanetan jarriko ditu finantzabideen beharra duten proiektuak

ELCORREO.COM

Partaidetzaren bidezko finantzaketarako Crowdfunding online plataforma jarriko du martxan Bizkaiko Aldundiak martxoaren 15ean. Administrazio publiko batek abian jartzen duen mota honetako lehenengo plataforma da eta, horren bitartez, Aldundiak inbertsiogileekin harremanetan jarriko ditu finantzabideen beharra duten proiektuak.

«Ekintzaileei finantzabideak emateko aukera berri eta onuragarria da Crowdfunding Bizkaia. Berari esker hemendik aurrera denetariko inbertsiogileek partaidetza hartu ahal izango dute interesatzen zaizkien proiektuen kapital sozialean. Eta zer aterako du Aldundiak horretatik? Bizkaia haztea, horixe lortuko dugu. Asmoa daukagu orain arte bezala ekintzaileen ekosistema indartzen jarraitzeko, proiektuei hazten laguntzeko eta Bizkaira ideia onak erakartzeko», esan du Imanol Pradalesek, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak. Hori guztia «equity» formatuan egingo dute, hau da, start-upetan edo enpresetan partaidetza har dadila sustatuz.

Crowdfunding Bizkaia plataformara iristen diren proiektu guzti-guztiek finantza eta ekonomia-azterketa zorrotz bat gainditu beharko dutela azpimarratu du diputatuak. Horrez gain, kostu eta komisiorik gabeko beste aukera bat eskainiko zaie inbertitu nahi duten pertsonei, eta sustatzaileen kasuan, lortutako inbertsioaren % 1eko komisioa baino ez dute izango. Azken horiek ez dituzte egile edo jabetza eskubideak galduko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute prozesu osoan zehar.

Tresna berri hori erabil dezaketen proiektuak askotarikoak dira, proiektu teknologikoetatik hasi eta sozialetarainokoak: «Kontua da proiektu berritzaileak izatea, interesekoak, bideragarriak eta hazteko aukerak dituztenak. Enpresak eta start-upak Bizkaian egon behar dira. Hau da, kanpoko proiektu on batek plataforman parte hartu nahi badu, gure lurraldera alda daiteke. Ongi etorria izango da eta prozesuan lagundu egingo diogu», azaldu du Pradalesek.

Webgunean, www.crowdfundingbizkaia.com, finantzaketa-txanda bat edukitzeko aukera izango duten start-up eta enpresen deskribapenak, bideoak eta xehetasunak bilduko dira. Txanden epea 50 egunekoa izango da, eta inbestitzaile potentzialek erregistratzeko inprimaki erraz bat bete beharko dute. Proiektuak pixkanaka-pixkanaka igoko dira plataformara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos