Cristina Iglesias donostiarrak Arte Grafikoko Espainiako Sari Nazionala irabazi du
ARTEA ·
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak banatzen du garaikurra eta artista euskaldunak arte grafikoen alorrean egindako lana omendu nahi izan duUNAI SARRIUGARTE
Domingo, 22 de diciembre 2019, 22:38
Cristina Iglesias artista donostiarrak Arte Grafikoko Espainiako Sari Nazionala irabazi du. Gipuzkoar eskultore eta grabatu egileak Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala bereganatu zuen 1999. urtean. 2015ean, aldiz, Estatuko Arte Ederretako Urrezko Domina eskuratu zuen. Hala, hirugarren aitortza honekin Iglesiasen ibilbide artistiko oparoa aintzatetsi nahi izan dute.
Publicidad
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak banatzen du garaikurra eta artista euskaldunak arte grafikoen alorrean egindako lana omendu nahi izan du. Epaimahaiak azken urteotan jorratu duen ikerketa etengabe eta berdingabea nabarmendu dio. Era berean, adierazpide grafikoko prozesuekiko eta aurrerabideekiko inplikazioa.
Cristina Iglesias Kimikan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Dena den, artearen munduan ibili izan da murgilduta bizitza osoan. Lehendabizi, Bartzelonara abiatu zen eta ondoren, Londres, New York eta Alemaniara. Ingalaterrako hiriburuko Chelseako arte eskolan eskulturaren alorrean ikasketak burutu zituen. New Yorken, aldiz, beka bati esker artearen alorrean prestakuntza bat egin zuen Pratt institutuan. Gainera, irakasle ere ibili zen Alemaniako Bildenden Kunste akademian.
80. hamarkadan hasi zen bere lan ezberdinak jendaurrean erakusten eta hauexek kritika onak jasotzen hasi ziren. Bere obrak nazioarteko hainbat herrialdetan egon dira erakusgai. Hala nola, Suitzan, Kanadan, Estatu Batuetan, Italian eta Erresuma Batuan. Bere lanak Veneziako Biurtekoan birritan egon dira ikusgai. Era berean, New Yorkeko Guggenheim museoak erakusketa bat eskaini zion eta hauxe Bilbora, Madrilera eta Chicagora hedatu zen.
Bere lanak nazioarteko galeria esanguratsuenetan egon dira zintzilikaturik: Madrilgo Reina Sofian, Parisko Pompidou museoan, Londreseko Taten, Los Angeleseko Mocan, Bartzelonako MACBAn eta Portoko Serralvesen, besteak beste.
Publicidad
Egun, berriz, Donostian, bere jaioterrian, dihardu Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargirako proiektu batean murgilduta. Hauxe, Gipuzkoako hiriburuan erakusgai duen bere ibilbideko lehendabiziko obra izango da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión