https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Costa- Gavras zinemagileak aurtengo Donostiako Zinemaldiaren sarietako bat jasoko du

Costa- Gavras zinemagileak aurtengo Donostiako Zinemaldiaren sarietako bat jasoko du

Zinema konprometituaren maisuak bere azken luzemetraia aurkeztuko du, «Adults in the room»

UNAI SARRIUGARTE

Costa-Gavras greziar jatorriko zinemagile frantsesak aurtengo Donostiako Zinemaldiaren sarietako aitortza bat jasoko du. Zinema jaialdiaren 67. edizioak zuzendariaren zimema konprometituari omenaldia egitea bilatuko du. Costa-Gavrasek irailaren 21ean jasoko du Donostia Saria.

Zinemagile greziarrak film ibilbide oparoa jorratu izan du. Haren lekuko dira 'Missing' edota 2012. urtean Urrezko Maskorraren lehian sartu zen «Le capital» maisulanak. Aurtengo edizioan «Adults in the Room» dakarkigu, bere azken luzemetraia. Yanis Varoufakis greziar Finantza-ministro ohiaren oroitzapenen egokitzapena da filma. Veneziako Mostran estreinatu zuten filma eta hauxe Donostian egongo da ikusgai irailaren 21ean, garikurraren banatze ekitaldiaren ondoren.

Varoufakisek bere agintaldiaren ondoren «Adults in the Room: My Battle With Europe's Deep Establishment» liburua plazaratu zuen. Obra honek Greziako finantza-krisiaren barnean ministro gisa bizi izan zituen nondik-norakoak ditu hizpide.

Azken 50 urteotako zinema politikoaren eta salaketa sozialaren adierazle eta erreferente ospetsuenetarikoa da Costa-Gavras. Zuzendu izan dituen filmen artean diktadurak, garbiketa politikoak, arrazismoa eta finantza-munduak izan ditu aztergai.

Konstantinos Gavras greziar zinemagilkeak Pariseko Sorbona Unibertsitatean Literatura ikasketak burutu zituen. Zinematografiako Goi-mailako Ikasketen Institutuan (IDHEC) gradua atera ondoren, hainbat zuzendari frantses opetsurekin laguntzaile lanetan dihardu zuen: René Clair, René Clément, Henri Verneuil, Jacques Demy, Marcel Ophüls, Jean Giono eta Jean Becker zinemagileekin besteak beste.

Bere lehendabiziko luzemetraia «Compartiment tueurs» izan zen. Ondoren 20 bat film luze zuzendu izan ditu: «Un homme de tro», «Z», «L'aveu», «État de siege», «Section Spéciale», «Clair de femme» etab.

«Missing» (1981) izan zen ingelesez filmatu zuen lehenengo arrakasta. Harrezkero Frantziaren eta Estatu Batuen artean burutu ditu bere proiekzioak. Txileko estatu-kolpearen ondorengo uneetan girotutako thriller politiko horrek Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen eta egokitutako gidoi onenaren Oscar saria jaso zuen.