https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Converse, material birziklatuekin eginiko zapatilen aitzindari

Converse, material birziklatuekin eginiko zapatilen aitzindari
news.nike.com

Zapatila modelo hau egiteko erabiltzen duten materialen %100 material ekologikoetatik dator

UNAI SARRIUGARTE

All Star zapatilla konpainiak plastikozko botilekin eta kotoi birziklatuarekin eginiko lehendabiziko zapatilak merkaturatu ditu. Converse Renew Canvas deiturikoek material birziklatuakIin ekoitzita daude. Hortaz, erabat ekologikoak dira.

Botilak xehatu, urtu eta biribildu egiten dira hari bat bihurtzeraino. Ondoren, material birziklatuarekin ekoitzitako haria zapatilaren telazko zati bilakatzen da. Gainera, zolarentzat erabiltzen den kotoi eta plastikoa ere birziklatutako materialetatik eratorritakoa da. Zapatila hauek egiteko erabiltzen duten materialen %100 material ekologikoetatik dator.

Conversek aurrerapauso ikaragarria eman du ehungintza sektorean, puntako moda erabiltzea eta ingurumenari keinu ederra egitea bat etorri daitezkeela erakutsiz.

1908. urtean Marquis Mills Converse zapatariak sortutako kirol zapatila eta arropa konpainia da Converse. Enpresak kirol oinetakoak ekoizten hasi eta berehala zaletu ugari bereganatu zituen. Izan ere, saskibaloian jokatzeko ezin egokiagoak bilakatu ziren. Hori zela bide, kirol honetako oinetako ofizialak bihurtu ziren. Hainbeste arrakasta lortu zutenez hamarkada luzeetan moda ikono bilakatu zen, gaur egunera arte iritsiz.

Chuck Taylor saskibaloi jokalaria kirol oinetako hauen enbaxadore ofiziala bilakatu zen. 1950eko hamarkadan Converse etxeak Chuck Taylorren irudia zeramaten oinetakoak merkaturatu zituen, hauei Chuck Taylor All Star Converse deitu zitzaielarik.