https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Claudio Monteverdiren Madrigalei eskaini dien zikloko azken lana eszenaratuko da

Gaur eta bihar, konposatzailearen 450. urteurrena ospatzeko, bost eta seigarren liburuei eskainiko ikuskizuna taularatuko da

IZASKUN MOYANO

Gabonak gero eta hurbilago sentitzen ditugun egun hauetan opariak egiteko denbora aurrera doa. Erregalu perfektuaren bila dabiltzan herritarrentzat hona hemen proposamen bat. 450 urte betetzen dira aurten Claudio Monteverdi jaio zenetik. Hori dela eta konposatzaileari omen egiteko Madrigalei eskainitako zikloaren azken lana eszenaratuko da. Gaur eta bihar bost eta seigarren liburuei eskainiko ikuskizuna taularatuko da.

Gerard Jones eszena zuzendari ospetsuarekin batera bost ahots bikainek interpretatuko dute obra. Ana Otxoa Pando eta Ana Begoña Hernandez sopranoek, Alicia Manceras mezzosopranoak, Koldo Villar tenoreak eta Mikel Zabala baxuak osatzen duten Segreto a voci ahots boskotea izango da. Eszenako antzezpena Nerea Martinez Martin, Garazi Ukola, Andres Cortes, Unai Baiges eta Jon Ander Urresti antzezleek burutuko dute, eta figuringileak ere badira: bikote nagusi bat eta ume bat.

Obran, hondamendi nuklear batetik bizirik irtetea lortu duten 5 pertsonek, salbatu den musika bakarra interpretatuko dute. Erlazio erromantikoak izango dira nagusi, eta naturari buruzko dokumental baten bideo zaharraren bidez Monteverdiren bizitza pertsonala osatzen da, bera eta emaztea bikote zahar gisa agertzen direlarik. Ume batek eszena zeharkatzen du eta hainbat gai azalarazten dira. Batik bat, bizitza eta heriotza edota pertsona nagusi zein jaioberriaren izaera. Monteverdiren emaztearen heriotza aztertu, eta hileta bat interpretatzen dute, galdu den mundu naturala erakutsiz.

Sarrerak 13 eta 18 euro artean kokatzen dira eta dagoneko salgai daude Arriaga Antzokiko webgunean eta baita txarteldegian ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos