Chill Mafia taldeak agur esango du

Iruñeko talde anarkiko eta dibertigarriak 'Agur eta ohore x allá va la despedida' mixtapea kaleratu eta bere azken bira iragarri du

Miércoles, 18 de septiembre 2024, 10:55

Chill Mafia taldeak agur esango digu, Sara Goxua eta Flako musikariek asteazken honetan Gazteako 'Dida' saioan iragarri dutenaren arabera.

Publicidad

Iruñeko taldeak zeresan handia eman du euskal musikaren panoraman, duela hiru urte publiko orokorrarengana iritsi ostean Xabier Leteren 'Gazte arruntaren koplak' abestiari esker. Hala, 2021ean argitaratutako EzorregatikXBerpizkundea' diskoaren ostean hainbat single eta bideoklip kaleratu eta gero, orain euren agurra iragarri dute 'Agur eta ohore x allá va la despedida' mixtape berriaren iragarpenarekin batera.

Bederatzi kantuz osatutako lanean, Gontzal Mendibilen 'Merezi ote' kantuaren eta Brigada Criminalen 'Idolo eroria' abestiaren bertsioak, Nerve Agent taldearen kolaborazio bat eta 'Puta Ripagaña' eta 'Mus Corrido' singleak agertzen dira, beste material batzuen artean.

Gainera, talde anarkiko eta dibertigarri honen zalea bazara, jakin ezazu aurrez aurre agurtzeko aukera izango duzula'Agur eta ohore' izeneko birari esker. Hauek dira gaur arte iragarri dituzten datak: Gasteiz (Jimmy Jazz, urriaren 31n), Logroño (La Fundición, azaroaren 1ean), Errenteria (Lekuona, azaroaren 11n), Iruñea (Zentral, abenduaren 25ean), Bilbo (Kafe Antzokia, urtarrilaren 3an), Madril (La Riviera, otsailaren 26an) eta Bartzelona (data iragartzeke dago).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad