Borrar
Charles McPherson saxofonista. Getxoko Kultur Etxea
Charles McPherson saxofonistak Pio Lindegaard omenduko du, bihar, Getxon

Charles McPherson saxofonistak Pio Lindegaard omenduko du, bihar, Getxon

Getxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusietakoa izan zenaren omenez antolatutako urteroko saio hau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango da, 19:00etan

El Correo

Viernes, 26 de abril 2019, 21:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Charles McPherson (1939, Joplin, Missouri) saxofoi jotzaile estatubatuarra izango da bihar igandeko protagonista Getxon ospatuko den Pio Lindegaarden omenezko kontzertuan. Getxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusietakoa izan zenaren omenez antolatutako urteroko saio hau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango da, 19:00etan, eta McPhersonekin batera arituko dira Randi Porter (pianoa), Mike Hogdson (kontrabaxua) eta Stephen Keogh (bateria).

McPhersonek Barry Harris piano jotzaile ospetsuaren ondoan hasi zituen musika ikasketak, eta jarduera profesionala 1950eko hamarkadan abiatu zuen. 1959an New Yorkera joan zen bizitzera eta Charles Mingus ezagutu zuen bertan. 1960tik 1972ra kontrabaxu jotzaile handiarekin aritu zen, eta, aldi berean, beste musikari ospetsuekin ere, esaterako, George Coleman, Lonni Hilyer eta Barry Harrisekin berarekin.

Bere ibilbidean, gainera, McPherson talde ugarirekin aritu da, combo txiki eta orkestra handiak barne, eta birak egin ditu kontinente guztietan, taldeburu bezala zein izen handiko artisten ondoan, adibidez, Lionel Hampton, Wynton Marsalis, Dizzy Gillespie, Charles Mingus eta Randy Breckerekin.

Halaber, Clint Eastwooden musika aholkularia izan zen 'Bird' pelikula filmatzen ari zela. Filma Charlie Parker artista handiaren biografia da eta McPhersonek pelikularako hautatutako Parkerren pieza guztiak jo zituen. Gaur egun, nazioarteko jazzaren eszenako artista ospetsuenetariko bat izaten jarraitzen du eta belaunaldi ezberdinetako musikariek errespetatzen dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios