https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Cacharros' antzerkiarekin hasiko da, bihar, 'Txotxongiloak txoroak Gasteizen' programa

Txotxongiloen erakusketa./Klisk
Txotxongiloen erakusketa. / Klisk

San Prudentzio kaletik izango da 19:00etan

PAUL PICADO

Bihar 'Txotxongiloak txoroak Gasteizen' programa hasiko da Bambalua konpainiaren 'Cacharros' kale-antzerkiarekin. Bi hilabetetan zehar hamar konpainiak parte hartuko dute beren ikuskizunekin, eta horietako bi, euskaraz izango dira. Antzerkiak hirigune historikoko plazetan nahiz bazterretan eta hiriguneko oinezkoen eremuan izango dira. 'Cacharros' lanaren kasuan, San Prudentzio kalean hasi eta Probintzia plazan amaituko da, 50 minutu inguruko ikuskizunarekin.

'Cacharros' antzerkian, izenak dioen moduan, tramankuluak ditugu, 'Chispero' irakasleak egindako tramankulu mekanikoak hain zuzen ere. Berez, giltza emanez ibiltzen dira, eta irakasleak tramankulu horiek paseatzera eramaten ditu, nola erantzuten duten ikusteko. Berak uste du dena kontrolpean duela eta erantzun guztiak automatikoak direla. Hala ere, guztiz kontrakoa gertatuko da, izan ere, tramankuluek ustekabeko gauzak egingo dituzte, mundu berria ezagutzen ari direlako.

Kalean zehar egingo den ikuskizun honetan, pertsonaiek inprobisazio lana egiten dute publikoarekin, eta mugimendu koreografikoak egiten dituzte ere bai. Azken finean, proposamen bisuala da, Led argiak dituzten bolumen handiko jantziak eta elementu mugikorrak erabiltzen baitituzte, Bauhausen eskolaren kontzeptuetan oinarrituz, eta Marcel Duchampen esperimentu optikoek eraginda.

Ikuskizun hau ikusteko, aurretik aipatutako lekuetan egon besterik ez duzu egin behar, sarrera doan delako. Beraz, ez galdu familiarekin gozatzeko aukera paregabe hau.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos