Borrar
Bussines Insider plataformak etorkizunean hobekien ordainduta egongo diren lanpostuen zerrenda iragarri du

Bussines Insider plataformak etorkizunean hobekien ordainduta egongo diren lanpostuen zerrenda iragarri du

Bertan 30 lanpostu barnebildu ditu

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 23 de agosto 2019, 22:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bussines Insider plataformak etorkizunean hobekien ordainduta egongo diren lanpostuen zerrenda iragarri du. Bertan 30 lanbide daude argitaratuta. Zerrenda honetako ondorioak ateratzeko Estatu Batuetako lan bulegoko estatistikak erabili dituzte.

Estatubatuar plataformak soldata altueneko lanbideak argitaratu ditu. Edonola ere, 2017. urtean batez bestekoa baino diru-sarrera gehiago dituzten lanpostuak kanpo utziz. Gainera, merkatuan nabarmenki hazten ari diren lanbideak ere erreferentziatzat hartu dituzte.

Datuok uztartuz hausnartu eta iragarri ahal izan dituzte etorkizunean eskaera gehien edukiko dituzten lanbideak zeintzuk izango diren. Zehatzago esanda, hemendik eta urte batzuetara hobekien ordainduak izango diren lanpostuak plazaratu dituzte. Hauexen gehiengoa administrazioan, teknologian eta osasun esparruan daude.

Bestalde, aipatzea dago Estatu Batuetako merkatuak agian ezin direla erabat estrapolatu beste herrialdeetako joera ezberdinetara. Baina, hauxe etorkizuneko joeren inguruan ideia bat emateko baliagarri izan liteke. Izan ere, beharbada joera ez dago hortik oso urrun.

Honako hauxe da estatubatuar plataformak iragarritako 30 lanpostuen zerrenda: Erizainak, erizain laguntzaileak eta erizaintza teknikoak, Aplikazio garatzaileak, Kudeatzaile orokorrak, Finantza kudeatzaileak eta auditoreak, Administrazio analistak, Medikuak eta mediku laguntzaileak, Zirujauak, Marketin eta merkatuaren azterketako adituak, Abokatuak, Zerbitzu medikuetako eta osasun arloko kudeatzaileak.

Halaber, beste lanpostu hauexek ere zerrenda honetan daude: Negozio adituak, Ordenagailu eta informazio sistemetako kudeatzaileak, Lehen hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Osasun teknikoak, Fisioterapeutak, Software kudeatzaileak, Zerbitzuetan zentratutako agente komertzialak, Eraikuntza ikuskatzaileak, Sistemen analistak, Kamioi gidariak, Handizkako salmenten ordezkariak, Lekuko administrariak, Iturgintzan adituak, Dentistak eta Mediku orokorrak eta familia medikuak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios