https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Bualá' haurrentzako jaialdia, asteartean, Gasteizen

'Bualá' ikuskizunaren protagonistak./Gasteizko Udala
'Bualá' ikuskizunaren protagonistak. / Gasteizko Udala

Judimendi Gizarte Etxean izango da 19:30ean

PAUL PICADO

Gaur, Dibertikale 2018 programako beste ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dugu. Oraingoan, Txaloka Antzerki Taldearen 'Bualá' haurrentzako jaialdia izango dugu, euskaraz, non ikusleak modu aktiboan arituko diren ikuskizunaren protagonistei laguntzeko helburuarekin. Antzezlan hau Judimendi Gizarte Etxean izango da, Sefarad plazan, eta 19:30ean hasiko da. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango du.

Bualá, berez, sukaldaria da, eta bere helburua inoiz prestatu den postrerik goxoena egitea da. Berarekin batera beste hiru sukaldari arituko dira hari laguntzen. Postre hori egiteko, behar beste trikimailu eta ezagutza guztiak erabiliko dituzte sukaldariek. Saio osoa sukaldean gertatzen da eta izugarrizko abentura honetan bertaratzen den jendeak irudimena eta zentzuak erabili beharko ditu.

Esan bezala, lau sukaldari ero arituko dira postrea prestatzen, eta postre horrek onena izan beharko du, beraz, hori lortzeko laguntza handia beharko dute. Gonbidatuak, ikusleak kasu honetan, gose egongo dira hainbeste osagai ikusten, eta hori saihesteko eta beren lanean laguntzeko, parte hartzeko aukera ere izango dute.

Horrenbestez, elkarrekin gozatzeko antzerkia izango da, eta dantzatzeko, musika entzuteko eta jolasteko aukera ere. Umeentzat ere saio paregabea izango da, izan ere, ondo pasatzeaz gain, sukaldean lan egiteko aukera izango dute, munduko postrerik onena prestatzeko, haien laguntza ezinbestekoa izango baita. Zatoz Judimendira eta lagundu postre hori prestatzen, probatzeko aukera ere izango duzu eta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos