Borrar
Bruce Davidsonen erakusketaren argazki bat. Bizkaiko Aldundia
Bruce Davidson argazkilari handiaren atzera begirako erakusketa, Rekalde Aretoan

Bruce Davidson argazkilari handiaren atzera begirako erakusketa, Rekalde Aretoan

Bizkaiko Aldundiak, Rekalde Aretoarekin eta Magnum Photos-ekin lankidetzan, Mapfre Fundazioak ekoitzi duen erakusketa ibiltaria aurkeztu du. Bertan, berrogeita hamar urte baino gehiagoko bere lan iraunkorra laburtzen du

Elcorreo.com

Viernes, 9 de febrero 2018, 23:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bruce Davidsonen atzera begirako erakusketa heldu da Rekalde Aretora. Bertan ia 200 argazki aurkeztu dira, artistak ia beti lan egiteko erabiltzen duen serieen arabera antolatuta. Lorea Bilbaok, Euskara eta Kulturako diputatuak, proiektuaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, «Bruce Davidson, Magnun Agentziako kidea, argazkilaritza humanista deritzonaren argazkilaririk garrantzitsuenetakoa da».

Artista honen erakusketak berrogeita hamar urte baino gehiagoko bere lan iraunkorra laburtzen du eta serierik ospetsuenetakoak aurkezten dizkigu. Horien artean: 'Brooklyn Gang', 'East 100th Street eta Time of Change: Civil Rights Movement', 'Nature of Paris eta Nature of Los Angeles'... nabarmendu daitezke. Gauzak horrela, erakusketa hau horiek guztiak ezagutzeko aukera aparta dela esan daiteke.

Erakusketa hau Bartzelonan egin zen (2016) eta baita Madrilen ere (2017) eta orain Bilbora Rotterdamgo Nederlands Fotomuseum-etik iristen da. Bilbao diputatuak adierazi duenez, «erakusketa hau Mapfre Fundazioarengandik Bilbon hartzen dugun bosgarrena da, eta eskerrak eman nahi dizkiogu erakunde horri denbora luzean zehar lankidetzarako zubi eta lotura hauek mantendu dituelako, inolako dudarik gabe beti Rekalde Aretoaren erakusketen programa aberastuz».

Aipatzekoa da, beraz, erakusketa honen aurretik jendeak nazioarte mailako artista oso ospetsuen erakusketekin gozatzeko aukera eduki duela. Fazal Sheik (2010), John Gutmann (2011), Emmet Gowin (2013) eta Lynne Cohen (2014) dira kasu aipagarrienak; izan ere, funtsezko izenak dira horiek argazkilaritza garaikidearen historian.

Erakusketaren argazki bat.
Erakusketaren argazki bat.

Errealitatearen ikuspegi pertsonala

Bruce Davidson (Chicago, 1933); argazkilaritzarekiko harreman estua oso gaztetan hasi zuen. Estilo zehatz bati erantzun baino bere obraren ezaugarria errealitatearen ikuspegi pertsonala da eta, ikuspegi horretan, bere artea ez da hainbeste irudi indibidualetan adierazten, baizik eta gaien eta pertsonaien errepikapenean eta justaposizioan. Artistak bisitariekin intimitatea konpartitzen du eta horretara iristeko derrigorrezkoa da bere presentzia karismatikoa: Davidsonek oso erraz lortu zuen argazkietan agertzen diren pertsonen konfiantza eta horiekiko irisgarritasuna, baita gairik gatazkatsuenetan ere. Bere obran agertzen diren pertsonen eguneroko bizitzan ohikoak dira errealitate gordinen eta inguru prekarioen eta zaurgarrien aurreko konpromisoa eztabaidaezina da. Erakusketa maiatzaren 6ra arte egongo da Rekalde Aretoan.

Erakusketarekin artistaren ezagutza, gakoak eta bere argazkilaritzako obraren interesa bideratuko duten hezkuntzaren arloko jarduera osagarriak eta tailerrak egingo dira ere bai. Bisita horiek, ostegunero, 18:00etan izango dira.

Bisitak

  • Artea eta Memoria Tailerra [+60] 2018ko apirilaren 13, 20 eta 27an, 12:00 - 13:30.

  • 7m2. Asteburuetako tailerrak [3-11] 2018ko otsailaren 24an eta apirilaren 21ean. 10:30 - 11:45 [3-6 urte]; 12:00 - 13:30 [7-11 urte].

  • Tailerrak familian [4-11] 2018ko otsailaren 10ean, martxoaren 10ean, apirilaren 14an eta maiatzaren 5ean. 11:00 - 13:00.

  • Pazko-asteko tailerra [3-11 urte] 2018ko apirilaren 3, 4 eta 5ean. 10:30 - 11:45 [3-6 urte]; 12:00 - 13:30 [7-11 urte]

  • ECOS. Ikus-entzunezkoen programazioa. Inskripziorik gabe. 2018ko martxoaren 23an, 19:00etan.

Jarduerak doakoak dira eta derrigorrezkoa da aldez aurretik inskripzioa egitea. Informazio gehiago eta erreserbak 944068532 / 944068707 zenbakietan edo salarekalde@bizkaia.eus. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios