https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Brexit'-a bai, 'brexit'-a ez, iritziz ari dira aldatzen Erresuma Batuko bizilagun asko

Brexit-aren kontrako martxa, Londresen./
Brexit-aren kontrako martxa, Londresen.

Duela bi urte, Europar Batasunetik ateratzeko bozkatu zuten Erresuma Batuan. Inkesta berrien arabera, ordea, herrialdeko biztanleen %53ak iritzia aldatu du, eta Europar Batasuneko kide izaten jarraitu nahi du

AMALIA IBARGUTXI

Erresuma Batua Europar Batasunetik (EB) aterako zela erabaki zuten bertako herritarrek duela bi urte. 2016ko ekainaren 23an, erreferendum bidez hartu zuten erabakia. Inkesta berrien arabera, ordea, herrialdeko biztanleen %53ak iritzia aldatu du, eta Europar Batasuneko kide izaten jarraitu nahi du.

EBean geratzearen aldeko taldeek egindako galdeketa hauen arabera, herritar horiek uste dute beste referendum bat egitea izango litzatekeela aproposena EBetik irteteko negoziaketek aurrera ez egitekotan. Londres eta Bruselak akordiorik lortu ezean, herritarrek berriro erabaki beharko lukete eman beharreko hurrengo pausoa, adierazi dutenaren arabera. Nick Lowles 'Hope not hate' erakundeko buruak esan duenez, «otsailean EBan gelditzearen alde agertutako biztanleen %2ak %6rainoko hazkundea izan du hilabeteotan». Erakunde horrek egin du datu bilketa eta analisia, 'brexit'-aren aurka dagoen 'Best for Britain' erakundearekin batera.

Theresa Mayk brexit-aren nondik norakoak eztabaidatzeko bildu zuen bere taldea duela hilabete, uztailaren 6an, eta desadostasunak direla eta, Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroak eta David Davis 'brexit'-erakoak dimititu egin zuten. Mayren dimisioa ere eskatu zuen oposizioak. Egun horren aurretik eta ondoren 15.000 laguni galdegin zieten 'brexit'-aren inguruan.

Liam Fox Nazioarteko Merkataritza ministroak ohartarazi du akordiorik lortu gabe 'brexit'-a burutzeko aukera handia dagoela, %60koa zehazki. Ingalaterrako Bankuko Marc Carney-k ere «altutzat» jo du prozesuaren arrisku-tamaina. Mesfidantza hori bera da inkesta berri honetako parte-hartzaileek ikusarazi dutena. Izan ere, azken galdeketek iritzi aldaketa antzeman dute jendartean, eta horien arabera, 632 distrito elektoraletik ehun inguruan aldatu dute iritziz Ingalaterra, Gales eta Eskozian, EBan geratzearen alde.

Ikerketa berak zehaztu duenez, iritzi aldaketa handiena Galesen eman da. Hasierako erreferendumeak han izan zen EBa uzteko boto gehien. Iritzia aldatu dute, baita ere, gazteek eta gutxiengo etniko zein erlijiosoek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos