https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Bost Zentzumenen Ibilbidea', Bilboko saltoki bereizgarrienak zuzenean ezagutzeko

Alberto Ataurik oinetakoak eskuz egiten ditu. /
Alberto Ataurik oinetakoak eskuz egiten ditu.

bilbaoDendak-ek irailean denda berezi batzuk sakonki ezagutzeko aukera emango die interesdunei

EL CORREO

Hemengo Shopping ibilbide gidatuen edizio berria antolatu du bilbaoDendak-ek hiriko denda adierazgarrienetatik. Elkarteak duela urte bat martxan jarri zuen ekimen arrakastatsua da hau, izan ere, uda honetan antolatutako ibilbidetan 400 pertsona baino gehiagok bertoko merkataritzaren sekretuak ezagutu dute. Hortaz, bilbaoDendak-ek 'Bost Zentzumenen Ibilbidea' antolatu du oraingoan, eta hiriko saltoki bereizgarrienak zuzenean ezagutu nahi dituzten pertsonek zentzumen-esperientziaz gozatzeko aukera izango dute hilabete honetan.

Bost zentzumenak erabilita denda berezi batzuk sakonki ezagutzea da proposamenaren originaltasunaren oinarri, erakusleihotik hasita dendaostera. Ikusmena naturako formak eta koloreak begiratzeko balio izango du eta entzumena, noski, protagonistek kontatzen dituzten historia eta anekdotak entzuteko. Gero, usaimena usain gozoek beste leku batera eraman gaitezen erabiliko dugu, dastamena janari-edarien tradizioa eta berrikuntza dastatzeko, eta ukimena ehunak ere historia kontatu dezakeela sentiarazteko.

'Bost zentzumenen Ibilbideak' ekimena asteartean bertan aurkeztu zuten Bilbon, eta bertan azaldu zutenaren arabera, sektore desberdinetako establezimenduak bisitatuko dituzte irailean, moda, oinetakoak, osagarriak, bitxitegiak, drogeria, elikagaiak, gozotegiak, liburuak, apaingarriak, bizikleten salmenta eta konponketak, besteak beste. Bisitak Bilbo Historikotik (Zazpikale eta Bilbo Zaharratik), Zabalgunearen inguruan eta Bilbo erdialdetik izango dira.

Guztiz doakoak izango badira ere, arduradunek esan zuten oraingo honetan plazak mugatuak izango direla eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa dela, taldeak txikiagoak eta esklusiboak izateko helburuarekin. Ibilbideak ostiraletan ospatuko dira eta inskripzioa zabalik dago jada webgunean www.bilbaodendak.eus , rutas@hemengoshopping.com helbide elektronikoan edo 677 131 251 telefonoaren bitartez.

Horrez gain, bai urrian bai azaroan Bilboko denda adierazgarrienen ibilbideak hiriburuko auzo desberdinetara zabalduko dira, eta abenduan berriz, Gabonen inguruan ibiliko dira Areatzan kokatuko den merkatua bisitatuz ere.

Temas

Euskera