https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bost txango eskainiko dituzte udazkenean, Araban, mugikortasun urriko pertsonentzat

Bost txango eskainiko dituzte udazkenean, Araban, mugikortasun urriko pertsonentzat
Fotolia

Helburua desgaitasunen bat duten pertsonei gure ondarea erakustea da

PAUL PICADO

Araban turismoa sustatzeko desgaitasunen bat duten pertsonak ere kontuan hartuko dituzte, izan ere, hil amaierara arte, mugikortasun eta ikusmen urrituko pertsonentzat bost txango antolatu dituzte, Arabako ondare eta natura baliabideak ezagut ditzaten. Txango horiek, turismoa sustatzeko estrategiaren barruan antolatu dira.

Hain zuzen Araban turismo irisgarria egiteko aukera ematea da, eta horretarako, martxoan ekintzak antolatzen hasi ziren. Horrela, itsuentzako material egokitua atera zuten martxoan, Arabako turismo-erakargarri nagusiei buruzko informazioa emateko.

Bigarren proiektua, desgaitasunen bat duten pertsonei natura-eremuetara joateko aukera ematea izan da, aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten, orain arte ezin izan dutelako. Beraz, horretarako turismo iraunkorra eta irisgarria egin behar izan da.

Guztira zortzi irteera antolatu dituzte, aniztasun funtzionala, mugikortasun urritua eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat, eta lehenengo hirurak apiril, maiatz eta ekainean egin ziren. Beste bostak, esan bezala, udazkenean egingo dira, itsuak diren eta ikusmen maila txikia duten pertsonentzat. Oinez egingo dira, Izki eta Gorbeako natura-parkeetara, Guardiako aintzira multzora, Axarte eta Mendiola arteko harrizko ibilbidera eta Vasco-Navarro ibilbide berdera.

Esperientzia pilotu gisa antolatu dira, izan ere, emaitzaren arabera, txangoekin jarraitzea eta beste autonomia-erkidego batzuetatik edo beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonei ere eskaintzeko aukera aztertuko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos