https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Boluetako La Salve garagardotegiak ostiralero zabalduko ditu ateak

Boluetako La Salve fabrika./Ignacio Pérez
Boluetako La Salve fabrika. / Ignacio Pérez

Pasa den urtean konpainiak 1,8 milioi litro garagardo merkaturatu zituen. Ekimenaren helburua bezeroek dituzten garagardo motak dastatzea da

UNAI SARRIUGARTE

Aurrerantzean La Salve garagardotegiak ostiralero zabalduko du Boluetan duen fabrika. Bertan, bezeroek konpainiak ekoizten dituen garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izango dute. Garagardo hauen osaera arabar garagarrarekin ekoitzia dago.

Neurri berri honekin, La Salvek hainbat garagardo konpainiak egindako urratsa jarraitu du. Izan ere, Europako zenbait hiritan erreferente diren garagardo konpainiek garagardo-dastaketak egiten dituzte bezeroentzat, esate baterako: Guinness Dublinen, Mikkeller Kopenhagen, Paulaner Munichen, Asahi Tokion, Tsintao Pekinen edota Leffe Bruselan.

Boluetako lantokian hainbat mahai, taberna barra, garagardo erakustoki, argiztapen eta soinu ezin hobea aurkezten dituen esparru berria daude. Lantoki berri hau ipar penintsulako garagardo zentro handiena da. Bestalde, irakurleak jakin behar du La Salvek 1,8 milioi litro garagardo merkaturatu zituela 2018. urtean, Euskadiko merkatu-kuotaren %4.

Eduardo Saiz Lekuek La Salve garagardo konpainiaren zuzendariak Boluetako esparru berriaren inaugurazio ekitaldian azken urteotan La Salvek egindako lana goraipatu zuen. Bere ustez, «geure fabrika jendeari zabaltzea erronka zirraragarria da. Izan ere, konpromiso eta ilusio handiarekin egiten dugu aurrera».

Lekuek dioenez bezeroek La Salve bere hedadura osoan ezagutzea bilatzen dute. Puntako garagardoaren mundura hurbiltzea, garagardoaren inguruko kultura hedatzeko asmoz. Halaber, garagardotegiaren eta kontsumitzaileen arteko kontaktu-puntu berri hau, bezeroen fideltasuna lortzeko elementu bikaina da.

Oraintsu egindako garagardoen lehentasunaren inguruko ikerketa batek dioenez, Bilboko garagardo bezeroek La Salve dute hiriko garagardo gustukoena.

Temas

Euskera