Borrar
Bocabeats Comedia bikotea. Facebook
Bocabeats Comedia bikotearekin tarte dibertigarria pasatzeko aukera... ostegunean

Bocabeats Comedia bikotearekin tarte dibertigarria pasatzeko aukera... ostegunean

Saioa Jimmy Jazz aretoan izango da, 21:30ak inguruan

Paul PIcado

Martes, 18 de diciembre 2018, 07:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Primeran pasatu nahi baduzu Jimmy Jazz aretoan izango duzu aukera ostegunean, izan ere, Bocabeats Comedia bikotearen emanaldia izango da. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dituzte eta saioa handik ordu erdira gutxi gorabehera hasiko da. Saioa ikusteko sarrerak 8 euro balio du, aldez aurretik ateraz gero; leihatilan, berriz, 12.

Bocabeats Comedia Batxilergoan elkar ezagutu zuten bi gaztek osatzen dute. Gelan bertan hasi ziren, eta lehen ikuskizuna hain zuzen ikaskideen aurrean egin zuten. Beatbox erabiltzen hasi ziren eta gero umorea ere tartekatzen joan ziren. Hamazazpi urterekin 'Tú sí que sabes' lehiaketa batean eman zuten izena. Estatuko beste pertsona batzuekin lehiatu zuten, eta, azkenean, lehiaketa irabaztea lortu zuten.

Harrezkero lehen ikuskizun serioak ematen hasi ziren Derioko antzokian. Pixkanaka tabernetatik hedatu ziren eta umoregile ezagunekin amaitu zuten, hala nola Cruz y Raya taldeko Juan Muñozekin edo Xabier Deltellekin.

Jadanik zortzi urte daramatzate, 10 milioi erreprodukzio baino gehiago izan dituzte YouTubeko kanalean eta telebistako hainbat saiotan parte hartu dute kate hauetan: TVE, Tele5, Antena 3 eta ETB2. Guztira 800 ikuskizun baino gehiago egin dituzte, eta ukitu euskalduna duen show berriarekin arrakasta handia izaten ari da.

Edozein talde eta abeslari imitatzen dituzte, betiere beatbox erabiliz, eta ikusleek ere parte hartzea gustukoa dute. Berdin zaie Michael Jackson, Camilo Sesto edo Gatiburen abesti bat imitatzea. Beraz, zuk ere zer edo zer eskatu nahi badiezu, zatoz ostegun honetan Jimmy Jazz aretora.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios