https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

A Contra Blues taldearen kontzertua izango da ostegunean Artium zentroan

A Contra Blues taldearen kontzertua izango da ostegunean Artium zentroan
Jesús Andrade

Kontzertua film laburren Korterraza jaialdiaren barruan antolatu da, eta 20:15ean hasiko da

PAUL PICADO

A Contra Blues taldearen kontzertua izango da, ostegunean, Artium zentroan, 20:15ean. Kontzertua film laburren Korterraza jaialdiaren barruan antolatu da. Film laburren emanaldiez gain, sei kontzertu ere antolatu dira, eta ostegunekoa bigarrena izango da. Sarrera doan da.

A Contra Blues Estatuko bluesaren arloan jadanik finkatuta dagoen taldea da. Duela 14 urte sortu zen, eta hainbat tokitan ibili da kontzertuak ematen, bai Estatuan, bai nazioartean. Jaialdiei dagokienez, besteak beste Bartzelonako Nazioarteko Blues Jaialdian (2009. urtean), Cazorlako Nazioarteko Blues Jaialdian (2009. urtean), Deux Riviéres-eko Nazioarteko Jaialdian (2013), Luxenburgoko Differdange Blues Express (2016) jaialdian eta Luxenburgoko Aalt Stadhaus Differdange jaialdian parte hartu du.

Hiru disko kaleratu ditu, 'A Contra Blues' (2008an), 'Chances' (2013an) eta R&B (Rarezas & Blues) izenekoak, eta bere kontzertuen sustapen-maketak ere grabatu ditu 2010ean Salamandra aretoan. Bestalde, 2012an Liceoko Kontserbatorioan grabatu zuen.

Blues-aren eta musika amerikarraren abesti klasikoak eta taldeak berak egindako konposizioak bateratzen dituzte, eta bere zuzeneko kontzertuengatik nabarmentzen da, izan ere hiru ordu artekoak izaten dira normalean. Bere zuzeneko kontzertuengatik zenbait sari irabazi ditu, hala nola Viladecanseko Vitamina Zuzeneko II. Lehiaketan (2007an), Bartzelonako Blues Sozietatearen II. Lehiaketa (2009) eta Festinoval saria (2009an). Baina guztien artean Rigan (Letonia), 2014. urtean, European Blues Challenge lehiaketan lortutako saria nabarmentzen da.

Temas

Euskera