Borrar
The Blues Morning Singers taldea.
The Blues Morning Singers talde bilbotarra, gaur, Aguraingo Jazz Herrian jaialdian

The Blues Morning Singers talde bilbotarra, gaur, Aguraingo Jazz Herrian jaialdian

Kontzertua Dulantzi plazan izango da, 19:30ean

Paul Picado

Viernes, 20 de julio 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, The Blues Morning Singers talde bilbotarraz gozatzeko aukera izango dute Aguraingo Jazz Herrian jaialdiaren barruan. Jaialdia joan den uztailaren 7an hasi zen Tejasko Christ Ruest Blues Band taldearekin, eta dagoeneko beste bi kontzertu izan dira. Beraz, gaurkoa laugarren kontzertua izango da, eta azken biak datorren ostiral eta larunbatean izango dira, Iruñeko Swingaraia eta Donostiako Mojo Hand taldeekin hurrenez hurren.

Esan bezala, taldea Bilbon sortu zen eta, berez, talde elektroakustikoa da, eta bluesa batik bat erabiltzen du bere musikan. Orain arte Estatu osotik ibili dira, oro har, sarrera doan duten tabernetatik jotzen, baina badirudi bigarren diskoarekin ('Jump And Shout') jaialdietan ere parte hartzeko asmoa dutela. Izan ere, kasu honetan, Saúl Santolaria izan dute ekoizle gisa, eta lan handiagoa egin dute.

Taldeko kideak beste talde batzuetatik datoz, eta bluesaren eta jazzaren munduan dagoeneko eskarmentu handia duten musikariak dira. Lau kideetatik, hiru, musikari profesionalak dira.

Hasiera batean gustukoak zituzten abestien bertsioak egiten zituzten, eta horiek dira hain zuzen lehen diskoan jaso zituztenak. Baina lan pertsonalagoa egin nahi zuten, bluesa beti oinarria izanda, baina beste eragin batzuk ere erabiliz; bertsioen banda izateari utzi nahi zioten. Hori dela eta, bigarren diskoa egiteari ekin zioten eta 18 hilabete eman dituzte lan horretan. Disko horretan kide guztiek parte hartu, eta beraz, lauren eraginak antzematen dira.

Taldearen lan berria eta aurretik egindako bertsioak entzun nahi badituzu, Dulantzi plazan izango duzu aukera, gaur, 19:30etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios