Borrar
Garaioko zingira. Igor Aizpuru

'Blaitu Arabaz' programa aurkeztu dute lurraldeko eskualdeak hobeto ezagutzeko

Zenbait ibilbide eskaintzen ditu ibai, laku eta ur jauzietatik

Paul Picado

Osteguna, 23 urtarrila 2020, 22:31

Comenta

'Blaitu Arabaz' programa aurkeztu dute Fitur Azokan, Arabako lurraldeko herriak hobeto ezagutu ahal izateko. Horrela, ibai, laku eta ur jauzietatik joaten diren zenbait ibilbide eta bisita eskaintzen ditu, betiere ura turismo-baliabide gisa erabiliz. Izan ere, diotenez, bizitzaren eta ekonomiaren garapenerako ezinbesteko elementua da.

Fitur, Nazioarteko Turismo Azoka, Madrilen izaten ari da egunotan, eta Araba, «uraren lurralde» gisa aurkeztu zaie turismo arloko enpresa eta eragileei. Toki asko jadanik ezagunak dira jendearentzat, baina eskaintzen diren ibilbide hauen bidez, oso gutxik ezagutzen dituzten beste hainbat leku ere ikusteko aukera egongo da, hala nola, basoz inguratutako dauden eta bandera urdina duten hondartzak.

Programaren bidez ibilbideak ez ezik, paperean inprimatutako 32 orriko gida bat ere banatuko da turismo-bulegoetan, baina www.alavaturismo.eus webgunean ere deskargatu ahal izango da. Gida horretan, eskaintzen diren ibilbideen irudiak ematen dira, eta non dauden eta zer toki bisita daitezkeen adierazten da.

Halaber, osagarri gisa, hiru minutuko bideo bat ere prestatu dute, hedabide digitalen eta gizarte-sareen bidez zabal daitezen. Hor, argitaratutako gidan jasotzen diren baliabide gehienen irudiak agertzen dira.

Toki guztiak eskualdeka edo kuadrillaka antolatuta daude, eta, besteak beste, Landa eta Garaioko hondartzak, Ebro ibaiaren basoa (Lapuebla de Labarca), Aguake ur jauzia (Antoñana), Fresnedoko ibai igerilekuak (Santikurutze Kanpezu), Igoroin sakana (Maeztu), Ihuda ibaiaren haitzartea (Okina), Zarpia ibaiaren sorburua (Kontrasta), Delikako arroila (Amurrio), Herrerias ibaiko putzuak (Erretes) eta Baia ibaiko ur jauziak (Zuia) agertzen dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Blaitu Arabaz' programa aurkeztu dute lurraldeko eskualdeak hobeto ezagutzeko

'Blaitu Arabaz' programa aurkeztu dute lurraldeko eskualdeak hobeto ezagutzeko