Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Oskar Belategui
'Black is Beltza' luzemetraia ikusgai egongo da udazken honetan Hego Amerikan

'Black is Beltza' luzemetraia ikusgai egongo da udazken honetan Hego Amerikan

Fermin Muguruza euskal musikari eta dokumentalgilearen obra irailean Txilen eta azaroan Mexikon eskainiko dute

unai sarriugarte

Jueves, 12 de septiembre 2019, 22:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Black is Beltza» luzemetraia ikusgai egongo da udazken honetan Hego Amerikan. Irailean Txileko Viña del Mar hiriko FICViña jaialdian Fermin Muguruza musikariak burututako filme hauxe eskainiko dute. Azaroan, berriz, Mexikoko Animasivo festibalean film honen beste mostra bat emango dute.

Gaur, irailak 12, Txileko Viña del Mar hirian urtero jorratzen den FICViña Nazioarteko Zinema Jaialdian Muguruzaren luzemetraia eskainiko dute. Bera bertara joateko zegoen, zoritxarrez bere anaia Iñigo Muguruzaren heriotza dela medio, ezin izan da zinema festibal honetara hurbildu.

Hauxe ez da izango «Black is Beltza» filmak udazken honetan Latinoamerikara egingo duen bidaia bakarra. Izan ere, Mexiko Hirian ere izango da ikusgai azaroaren 27tik abenduaren 1era bitarte ospatuko den ANIMASIVO zinema jaialdian.

«Black is Beltza» Fermin Muguruza iruindar zinema zuzendariaren marrazki biziduneko filma da, izen bereko nobela grafikoan oinarrituta dagoena. 1965. urtean San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbide ospetsuan desfilatzeko gonbidapena jaso zuen. Baina, konpartsa honi desfilean esku hartzea debekatu zioten estatubatuar agintariek, arrazakeriarekin lotutako karguak egotzita

Fermin Muguruza gipuzkoar euskal musikagile, abeslari, ekoizle eta zinemagilea da. Iñigo Muguruza anaiarekin batera Kortatu punk-ska musika taldean eman zituen lehen urratsak. 1989an taldea desegin eta 1990. urtean, Negu Gorriak osatu zuten. Gainera, azken 20 urteotan hainbat disko kaleratu ditu bakarlari gisa. Musikatik kanpo, zinema arloan nabarmentzen ari da azken urteotan, dokumentalgile moduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios