Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Mundakako portuaren argazki bat. Fotolia

'Bizkaitik Mugitu', garraio publikoaren sareko atari berria

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena web mugikorreko aplikazio gisa eskuragarri dago jada

Zurekin

Igandea, 26 apirila 2020, 22:46

Comenta

'Bizkaitik Mugitu' lurraldeko garraio publikoaren ataria ireki du sarean Bizkaiko Foru Aldundiak, eta web mugikorreko aplikazio gisa eskuragarri dago jada hemen sakatuz. Atari berriak planifikatzaile erraz eta intuitiboa eskaintzen die erabiltzaileei Bizkaiko edozein tokitan jatorria edo helmuga duten ibilbideak kalkulatzeko, garraio publikoan egin daitezkeen bidaia aukerak kontuan hartuta.

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Renfe edota Feve operadoreek eskaintzen dituzten ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazioa biltzean, 'Bizkaitik Mugitu' webak «bidaiatzeko aukera onenak eskainiko dizkio erabiltzaileari, bai bidaia une horretan egin nahi badu, bai etorkizunerako planifikatzen ari bada». Irteerako egunaz eta orduaz gain, planifikatzailearen iragazkiek garraiobide gogokoena hautatzeko aukera ematen dute.

Bizkaitar guztien zerbitzura dagoen tresna bada ere, ekimenaren arduradunek nabarmendu dute 'Bizkaitik Mugitu' lurraldea bisitatzen duen edonori zuzenduta dagoela, bertan egiten dituzten joan-etorrietan garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskuragarri dago, eta visitbiscay.eus turismo webgunerako estekak eskaintzen ditu. Gainera, geolokalizazioaren bidez, hurbileko turismo intereseko lekuei buruzko informazioa ematen dio erabiltzaileari. Era berean, Bizkaiko turismo atariak 'Bizkaitik Mugitu' webaren barruko tresnak erabiltzera eta garraio publikoan mugitzera gonbidatzen ditu Bizkaiara bidaiatzea planifikatzen duten pertsonak.

Atari berriaren informazio erabilgarria hainbat tresna eta osagarrirekin osatzen da, hala nola, hurbileko geralekuen edo geltokien kokapena, garraio publikoko operadore guztien webguneekiko lotura eta ordainketa metodoei buruzko informazioa, Barik txartelaren eta Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoaren erabilera nabarmenduz. 24, 48 edo 72 orduko bidaia mugagabeak eskaintzen ditu, beste abantaila batzurekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Bizkaitik Mugitu', garraio publikoaren sareko atari berria

'Bizkaitik Mugitu', garraio publikoaren sareko atari berria