Borrar
'Victoria', 1589ko urtean, Abraham Orteliusen mapa batean.

Bizkaira heltzear da Elkanoren 'Victoria' museo-itsasontzia

Zehazki, Bermeo, Mutriku, Lekeitio, Santurtzi eta Bilbon izango da

amalia ibargutxi

Astelehena, 6 abuztua 2018, 22:50

Comenta

Munduari bira emateko 80 eguneko bidaiak egin beharreko garaiak atzean utzi eta 40rekin nahikoa da egun itsasoz Lurra zeharkatzeko. Are atzerago begiratuta, Juan Sebastian Elkanok lehen aldiz eman zuenean mundu-bira, 1519 eta 1522 bitartean luzatu zen. Hiru urte behar izan zituzten, eta garesti atera zitzaien. Fernando de Magallanesekin ekin zion bidaiari, baina helmugara ailegatu baino urte bat lehenago hil zuten Filipinan Magallanes, eta orduan Elkanok kapitain lana hartu behar izan zuen. Bidaiari ekin zioten 240 lagun ingurutik baina 18 gizonek baino ez zuten lortu bueltako bidaia amaitzea. XVI. mendean egiten zituzten konkista-bidaiak nolakoak ote zen jakitea zaila da, baina erabilitako garraioa ezagutzea posible izango da irailaren 11a bitarte. Abuztuaren 8ra arte gipuzkoar kostaldean egon eta gero, Bizkaian izango da Victoria naoa, Magallanes eta Elkanok ezaguna egin zuten Lurraren lehen zirkunnabigazioa (edo munduko bira) egin zuen ontziaren erreplika.

Getarian (Gipuzkoa), Elkanoren sorterrian, 'Elkanoren lehorreratzea' ospatuko dute gaur, eta datozen egunotan Gipuzkoan nabigatu eta gero helduko da Bizkaira museo-itsasontzia. Marinelen konkistarako-lanak erakutsi nahi dituzte erreplika honekin. 'Victoria' naoa Bermeo, Mutriku, Lekeitio, Santurtzi eta Bilbon izango da, zehazki.

'Santiago', 'San Antonio', 'Trinidad', 'Concepción' eta 'Victoria' izenak zeuzkaten mundu-bira egiteko espedizioa osatu zuten bost ontziek. Hiru ozeano eta hamaika herrialdetan barrena ibili ziren bidaiak iraun zuen hiru urteetan. Bidaiaren hasieran, gutxi gorabehera 240 eskifaia-kide edo tripulatzaile ziren bost barku horietan. Bidaia amaitu zenerako, ordea, 18 baino ez ziren biziraundakoak. 30 euskaldunetik bost inguruk egin zuten etxera-bueltako bidaia.

Iberiar penintsulara sukalderako espeziak ekarri zituen bidaia izan zen hau, eta Lurra biribila zela ikusteko balio izan zuen. Europa, Asia eta Amerika nolabait lotu zituen bidaia izan zen. Zentzu zabalenean, bizi garen mundua nolakoa zen ulertzeko bidaia izan zen.

Bizkaiko kostaldera heltzear den ontzia 1992an egin zuten, Sevillako EXPOaren harira. Jatorrizkoarekiko antzekotasun ahalik eta handiena lortzen saiatu ziren, eta urte betez ikusgai izan zen Sevillan.

Ontzia Bermeon izango da hilaren 9tik 14ra arte; Mutrikun, 20ra arte; Lekeitiora eramango dute gero, 27ra bitarte; Santurtzin izango da ikusgai irailaren hirugarren egunera arte; eta, azkenik, Bilbon izango da irailak 12ra arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaira heltzear da Elkanoren 'Victoria' museo-itsasontzia

Bizkaira heltzear da Elkanoren 'Victoria' museo-itsasontzia