Borrar
Bizkaiko metal sektoreak greba egingo du datorren ostegunetik aurrera, akordiorik lortu ezean

Bizkaiko metal sektoreak greba egingo du datorren ostegunetik aurrera, akordiorik lortu ezean

Itun orokor bat nahi badute greba bertan behera uzteko eskatu die FVEMek, Bizkaiko metaleko patronalak, sindikatuei

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 20 de mayo 2019, 21:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko metal sektoreak greba egingo du datorren ostegunetik aurrera, akordiorik lortu ezean. Hemeretzigarren aldiz bildu ziren pasa den ostiralean, maiatzak 17, sindikatuak eta patronala. Bizkaiko metalgintzako ituna adostu nahi badute hogeigarren aldiz batu beharko dira. Izan ere, beste egunean ez zuten akordiorik lortu.

Hurrengo ekainaren 3an dute hitzordua bi aldeek, tarteko greba egun batekin. Datorren ostegunetik aurrera lanuztea egingo dute sektorean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Aipatu dugunez, pasa den ostiralean bildu ziren sindikatuak Bizkaiko metalgintzako patronalarekin, 2011tik iraungita dagoen hitzarmenaren akordio bat lortzeko asmoz. Zoritxarrez, ez zen edonolako akordiorik gertatu.

Bestalde, itun orokor bat nahi badute greba bertan behera uzteko eskatu die FVEMek sindikatuei. Pasa den ostiraleko bilerara sindikatuak bat eginda joan ziren, manifestatzeko agenda partekatu bat burutu zutelarik. Maiatzaren 23ko grebaz gaindi, ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean lanuzteak egitera deitu dute Bizkaiko metalgintza sektorea.

Joan den ostiralean, maiatzak 17, lau sindikatu nagusiak biltzen dituen plataforma bat sortu zuten. Jose Luis Gil Bizkaiko metalgintza patronalaren presidenteak helarazitako hitzok sindikatuak ados jartzera eraman zituen: «Guk ere akordioa nahi dugu, baina, gaur-gaurkoz, sindikatuak ez dira ados jartzen hurrengo bileraren eguna zehazteko ere». Sindikatuek azken urteotan izan dizutzten desadostasunak alde batera geratu dira.

Lau sindikatuek eratutako plataformaren eskaerak argiak dira: 2018ko urtarriletik dituzten atzerapenak ordain diezazkietela; itun orokor posiblearen kontura aurreratutako ordainketak itzuli beharrik ez izatea, KPI+%2ko igoera tauletan eta KPI+%1ekoa soldata errealetan, itunaren indarreko urte bakoitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios