https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Gurutze Gorriaren arreta jasotzen duten pertsona nagusien %18 «bakardade» egoeran bizi da

Bizkaiko Gurutze Gorriaren arreta jasotzen duten pertsona nagusien %18 «bakardade» egoeran bizi da

Erakundeak 3.000 pertsona nagusi ingururi ematen die arreta Bizkaian, bakardadea arintzera, tratu txarrak, gehiegikeriak edo ardurabakotasuna prebenitzera... zuzendutako zenbait egitasmoren bitartez

ELCORREO.COM

Bizkaiko Gurutze Gorriaren arreta jasotzen duten pertsona nagusien %18 «bakardade» egoeran bizi da. Gurutze Gorriak azken urteetan 65 urte edo gehiago dituzten pertsonen artean pertsona bakarreko bizikidetza unitateek gora egin dutela ikusi du, proportzioak Europako beste herrialde batzuetan baino baxuagoak diren arren. Hortaz aparte, erakundetik azpimarratu dutenez, Espainian bakarrik bizi diren emakumeen proportzioa gizonena baino altuagoa da (2015: emakumeak %29 inguru, eta gizonak %14 inguru).

Urtero, erakundeak 3.000 pertsona nagusi ingururi ematen die arreta Bizkaian, «bakardadea arintzera, tratu txarrak, gehiegikeriak edo ardurabakotasuna prebenitzera, zahartze aktiboa sustatzera edo euren ohiko ingurunean jarrai dezaten pertsonen autonomia bultzatzera» zuzendutako zenbait egitasmoren bitartez.

«Gurutze Gorriak ibilbide luzea du pertsona nagusien bakardadearen prebentzioari dagokionez, eta oso ondo ezagutzen du biztanleriaren sektore horren egoera, euren beharrak, zailtasunak, potentzialtasuna eta aukerak. Eta edozein gizarte bazterketa egoera saihesteko egiten du lan», baieztatu dute erakundeko arduradunek. Hori dela eta, Gurutze Gorriak 'Enrédate' egitasmo berria jarri du martxan. Horren helburua, euren beharrekin bat datorren gizarte mailako sarerik ez duten 65 urtetik gorako pertsona nagusiek, eurak hala nahi barik, jasaten duten bakardadea eta isolamendua murriztea da.

Horretarako, teknologia berriak erabiltzen dira, pertsona nagusiak euren senideekin harremanetan egon daitezen eta egitasmoan parte hartzen dutenen artean adiskideak egin ditzaten. Helburu nagusia pertsona nagusiak bere gizarte sarea zabaltzea eta finkatzea eta pertsona horri euskarri emozionala, pertsonala eta prebentziozkoa ematea da. Horrela, bakardade sentimendua eta nahi ez den isolamendua murriztu nahi dira.

«Gurutze Gorriak, egitasmo honetan eta aurrera daramatzan gainerako guztietan, egiten duen lanaren funtsa boluntarioen partaidetza da. Boluntarioak dira euskarri nagusia, pertsonaren isolamendua saihesten lagunduz eta komunitatearekin lotura bideratuz. Boluntarioak entzuteko eta giza harremanetarako iturria dira, esku-hartzearen erreferentea izateaz gain», esan du erakundeak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos