https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek EAEko zenbait udalerritan autokarabanek legea betetzen ez dutela salatu dute

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek EAEko zenbait udalerritan autokarabanek legea betetzen ez dutela salatu dute
Fotolia

Espainiar Estatuko beste bost probintziak ere sinatu dute akordioa

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek EAEko zenbait udalerritan autokarabanek legea betetzen ez dutela salatu dute. Argitaratu duten ohar baten bitartez ostalariek herri hauetan eskaintzen dituzten autokarabanentzako atsedenlekuek ez dutela araudia betetzen salatu dute. Hauexek zerbitzu eta kontrolari dagokionez desegokiak baitira.

Era berean, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariak haserre agertu dira autokarabanentzako leku ilegal hauetan batere kontrolik ez dagoelako. Hori dela bide, Eusko Jaurlaritzari eta EAEko Udal ezberdinei egoera honi aurre egiteko neurriak hartzea exijitu diete. Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteez gaindi, Santiagoko, A Coruñako, Lugoko, Asturiasko eta Kantabriako ostalaritza elkarteek sinatu dute egitasmoa.

Kontrol ezaren eraginez, ibilgailu mota horiek edozein lekutan aparkatzeko aukera izaten dute: bideetan, bazterbideetan edota hondartzetan esaterako. Sektore honek dioenez, nahi duten lekuan autokarabanak ezartzean udalerri ezberdinetako bizilagunen pasagunea oztopatu eta toki turistikoak hondatzen dituzte. Gainera, estolderia sistemak edota ibaiak erabiltzen dituzte ur beltzak isurtzeko, eta, horrek esparru horiek hondatu egiten ditu.

Ostalariek nabarmendu dutenez: «Autokarabanen turismoa garrantzitsua da, baina neurri legalak hartu behar dira, horretarako prestatutako lekuetan aparkatu dezaten«. Gainera, auto-karabanentzat ahalbidetutako esparruek kalitatezko egonaldia bermatzen diete ibilgailu hauen jabeei, ezbeharrik sortu gabe, eta, horrelaxe jende guztia irteten da irabazten.

Ostalariek autokarabanen jabeei legedia errespetatu behar dutela gogorarazten diete, kanpin eta kanpamendu turistikoko esparruak erabiltzea eskatuaz. Izan ere, esparru hauek segurtasun eta zaintza bermatzen diete erabiltzaile hauei. Gainera, ibilgailu mota hauek argindar eta ur-horniketa mantendua bertan jasaten dute.

Temas

Euskera