https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Foru Aldundiak 535.000 euro bideratuko ditu antzerki sarearen programazio eszenikoetara

Bizkaiko Foru Aldundiak 535.000 euro bideratuko ditu antzerki sarearen programazio eszenikoetara

2018. urtean Aldundiak Bizkaian egindako 516 ikuskizun eszeniko lagundu zituen ekonomikoki

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiko Foru Aldundiak 535.000 euro bideratuko ditu antzerki sarearen programazio eszenikoetara. Diru-laguntza honek arte eszenikoen esparruan programazio egonkorra sustatzea eta jendeari ikuskizun eszeniko horien kontsumora iristea sustatzea du xede. Laguntza ekonomiko honetara hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 3tik 9ra bitartean egongo da zabalik.

Ekitaldi honetan esku hartu dezaketen partaideak Sarean integratuta dauden Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta fundazio publikoak dira.

Egun Bizkaiko Antzoki Sarea probintziako 24 antzoki ezberdinek osatzen dute. 2018. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde historikoan egindako 516 ikuskizun eszeniko lagundu zituen ekonomikoki.

Bizkaiko Antzoki Sarea hainbat antzerki konpainiak, eta artistak osatzen dute. Ekoizpen teknikoari lotuta dauden pertsonak eta behar izaten dituzten ekipamendu ezberdinak ere ezinbestekoak dira.

Bizkaiko antzokien sarea erreferente ikaragarria da zuzeneko arte eszenikoen kudeaketarako erreminta moduan. Gainera, hedapen eta garapen kulturala eta sozio-ekonomikoa sustatzen du probintzia osoan barrena.

Euskal Antzoki Sarea 1993. urtean sortutako erakundea da. Erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Foru Aldundietako Kultura Sailen eta sarearen kideak diren antzokien eta aretoen titularrak diren udalek osatzen dute.

Euskadiko Antzoki Sarea sortzearen arrazoi nagusia arte eszenikoen ekoizpen, sustapen eta hedapenaren arloan administrazio guztien arteko ahaleginak biltzea izan zen.

Kalitatezkoa eta interesekoa den arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea da Sarearen helburu nagusia. Horretarako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatzen dituzte, publikoa sortuz arte eszenikoetako esparruan.