https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Fundazioak elkarlanean dihardute euskara eta kultur ondarea sustatu eta hedatzeko helburuarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Fundazioak elkarlanean dihardute euskara eta kultur ondarea sustatu eta hedatzeko helburuarekin

Aldundiak 260.000 euroko diru-laguntza emango dio euskal erakundeari

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Fundazioak elkarlanean dihardute euskara eta kultur ondarea sustatu eta hedatzeko helburuarekin. Hori dela bide, Foru Aldundiak 260.000 euroko diru-laguntza emango dio euskal erakundeari. Honen bitartez Aldundiak erakunde horrek aurten euskararen eta kultur ondarearen arloan programatutako jarduketen zati baten finantzazioari lagundu nahi izan du.

Foru Erakundeak beharrezkotzat ikusten du era guztietako kultur ekimen interesgarriei laguntzeko neurriak bultzatzea, bereziki euskal kultura balioestera zuzenduta daudenak.

Labayru Fundazioak bere sorreratik lan handia egin izan du probintzia honetako euskararen alde. Izan ere, euskal erakundeak lehentasunezko helburutzat hartzen du euskal kulturaren balioen garapena eta eguneratzea eta zerbitzu hauen dibulgazio eta sustapena.

Aldundiarentzat Labayru Fundazioak egiten duen lana erreferentziazkoa da hizkuntz politikaren eremuan. Honako hauexek dira erakundearen jarduketa esparru garrantzitsuenak: euskara eta euskal literaturaren ikerkuntza eta irakaskuntza, euskararen erabilera normalizatzeko planak, itzulpengintza, herri ondarea jasotzeko zeregina eta etnografia.

Labayru Fundazioa 1977an jaiotako euskal kultur erakundea da. Erakundea euskal kultura ikertu, sustatu eta hedatzeko helburuarekin sortu zen. Labayru Fundazioa bizkai euskara idatziaren arautze, ikertze eta bultzatze lanetan erreferentziazko erakundea da: corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak ematen, lan didaktikoak sortzen eta irakasten. Gainera, EGA titulurako zentro homologatua da.