https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko errepideen foru sarearen erabiltzaileek 7,8ko nota eman diote kalitate orokorrari

3.000 gidariren artean egin da inkesta

ELCORREO.COM

Bizkaiko errepideen foru sarearen erabiltzaileek 7,8 puntuko balorazioa eman diote errepideen kalitate orokorrari, Bizkaiko Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak egoitza lurraldean duten 3.000 gidariren artean egindako inkestaren arabera. Bertan lurraldeko azpiegituren inguruko hainbat galdera egin zaizkie gidariei, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak aste honetan egindako agerraldian jakinarazi duenez.

Foru sarearen inguruko lehen balorazio orokorra jasotzen da inkestan, hainbat adierazleren inguruan galdetuta. Horrela, garbiketak 8,9 puntuko balorazioa lortu du, seinaleek 8,3koa, ingurumenaren gaineko eraginak 7,9koa, segurtasunak 7,8koa, obrek 7,6koa, diseinuak 7,5ekoa eta bide zoruak 6,4koa. Erabiltzaileek beste gai batzuen inguruko iritzia ere eman dute, besteak beste, obretako seinale egokiak, errepideetako argiak, bazterbideen zabalera edo zarataren aurkako panelen eraginkortasuna.

Bizkaiko Aldundiak abian jarritako azken jarduketetako batzuk ere jaso dira inkestan. Pradalesek azaldu duenez, «errepideetan bertan egindako inkesta lan honek asko laguntzen digu hobetu ditugun arloen inguruan eta bultzatu ditugun azken proiektuen eta neurrien inguruan erabiltzaileek duten iritzia zein den jakiteko».

Horrela, AP-8ko tarteak, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea eta Artxandako tunelak erabiltzeko urtarrilean onartu zen 30 urteko gastu muga izan da berrikuntzarik handiena, eta foru sarearen erabiltzaileek 8,12ko balorazioa eman diote ekimenari. Pradalesek azpimarratu du neurri hori indarrean jarri zenetik 15.500 erabiltzailek eman dutela izena sistema erabiltzeko, eta hilean batez beste 45 euro inguruko aurrezpena lortzen dutela.

111 milioi euroko inbertsioa

Harrera ona jaso duen beste sistema bat sarea modernizatzeko Bidesarea plana dela nabarmendu du Pradalasek. Planaren barruan 43 jarduketa egingo dira lurralde osoan, eta 111 milioi euro inbertituko dira, errepide sarearen segurtasuna zein eskualdeen kohesioa eta oreka hobetzeko. Bilbok, Ezkerraldeak eta Enkarterriek lortu dituzte baloraziorik onenak.

Abiarazitako azken azpiegitura handiei dagokienez, inkestan Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideaz eta Gerediaga-Elorrioko Saihesbideaz galdetu da. Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideak 6,4ko balorazioa lortu du orokorrean, 9,6koa segurtasunean, 9,3koa arintasunean, 8,9koa bide zoruaren egoeran edo 8,6koa istripu maila txikian. Bidea zergatik aukeratu den galdetzean, arintasuna izan da erantzun guztien artean gailendu dena.

Halaber, Gerediaga-Elorrioko saihesbidea dela eta, foru diputatuak zehaztu du 2016ko abuztuan ireki zenetik joan de azarora arteko epean 4.074.182 ibilgailuk erabili dutela, eta kopuru horretatik 561.191 ibilgailu astunak izan direla (%13,7). Inkesta bete dutenen %51,8k erantzun dute berez sumatu dutela igarotako kamioien kopurua jaitsi egin dela. Azpiegitura horren beharrizanaz, galdetutako pertsonek 7,95eko balorazioa eman diote, beharrezkoa dela erantzunez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos