Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Txapelketaren aurkezpenean. bertsozale.eus

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ate-joka dugu

Mungian hasiko da urriaren 1ean; txapelketan sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditugu

Leire Larrazabal

Osteguna, 14 iraila 2023

Comenta

Uda honetan, herriko jai askotan, protagonista izan ditugu. Beraien hitz-jarioa sekulakoa da. Bai, bertsolariez ari gara. Orain, egun gutxi barru,aurre egin beharreko beste erronka bat izango dute. Izan ere, urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta dena prest dago. Abiapuntua Mungian izango da, eta abenduaren 16an erabakiko da nork jantziko duen txapela Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den final handian.

Ia hiru hilabete aurretik eta bertsolariek egingo duten lan handiaz disfrutatzeko irrikitan bertsozaleok. Izan ere, aurretik sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Aipatu bezala, lehen kanporaketaren hitzordua Mungian izango da, urriaren 1ean, gero Gernika-Lumon, Arrigorriagan, Erandion, Igorren eta Lekeition izango dira zitak. Ondoren, finalaurrekoen txanda helduko da. Berauek Berrizen, Santurtzin eta Lemoan izango dira: azaroaren 11n, 18an eta 25ean. Eta, azkenik, final potoloa, Bilbon, abenduaren 16an.

Horiek datak baina zenbat bertsolari igoko dira oholtzara? Kanporaketetan 36 bertsolarik kantatuko dute. Finalaurrekoetako fasera jauzi egingo dutenak 11 izango dira, ohore hori lortuko dutenak alegia. Eta finalerako txartela lortuko dute hiru finalaurrekoetako irabazleek eta puntuazio altuena lortzen duten beste bostak. Beraz, finala zortzi bertsolariren artean erabakiko da. Aurten nork jantziko ote du txapela?

Irrikitan zaude bertso zaparrada jasotzeko? Saioetako sarrerak hemen eskura ditzakezu. Gainera, sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16.00etatik aurrera. Berriz, finalerako sarrera lortu nahi baduzu, txarteldegia 15.00etatik aurrera zabalduko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ate-joka dugu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ate-joka dugu