https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko bertsolari finalisten zerrenda, zehaztuta

Bizkaiko bertsolari finalisten zerrenda, zehaztuta
Telepress

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten lagun taldea osatu da hirugarren finalaurrekoan Jone Uriak irabazi eta gero. Lehen bi finalaurrekoetan gailendu ziren Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabalekin batera, zortzi izango dira guztira finalean ariko direnak

AMALIA IBARGUTXI

Lekeition hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu ondoren, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalista-zerrenda itxi dute. Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabalek irabazitako finalaurrekoen ondoren, azkeneko saioan Jone Uriak bereganatu ditu puntu gehien, eta berauekin, azkenean zortzi izango dira abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finaleko partaideak.

Lekeitioko Santi Brouard frontoia beteta lehiatu dira, Uriarekin batera (508,5 puntu), Etxahun Lekue Etxebarria (502), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (468,5), Ander Elortegi Garatea (462,5), Txaber Altube Sarrionandia (457) eta Arrate Illaro Etxebarria (455).

Gai-jartzaile lanak Amaia Ugalde Begoñak egin ditu, eta epaimahaia osatu dute, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

Hiru finalaurreko jokatu ostean, beraz, erabakita geratu da Bilbao Arenan kantatuko duten lagunen zerrenda: Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi eta Jone Uria Albizurirekin batera lehiatuko dira Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' eta Aitor Bizkarra Ruiz.

Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17.00etan, Bilbao Arenan, eta finaleko sarrerak eskuragarri daude jada. Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere eskuratu ahal izango dira, eta finalaren egunean bertan txarteldegia zabalduko da Arenaren kanpoaldean.

Gipuzkoan eta Araban ere egingo dira finalak. Arabako kanporatzeak izango dira egingo dituzten hurrengoak, otsailaren 2an hasi eta martxoaren 30ean finala egin arte. Zuzenean sailkatutako 2017ko 5 finalistak (Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre, Serapio Lopez) eta kanporaketetan sailkatu diren lehen 13ak, denera 18 bertsolarik, hartuko dute parte.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos