https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Aldundiak 100.000 euro banatuko ditu kultura zabaltzeko dokumentalak ekoizten laguntzeko

Bizkaiko Aldundiak 100.000 euro banatuko ditu kultura zabaltzeko dokumentalak ekoizten laguntzeko
Fotolia

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea ekainaren 7tik uztailaren 8ra bitarte izango da

EL CORREO

Kultura bultzatzeko proiektu berria jarri du martxan Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, 100.000 euro erabiliko ditu herrialdeko kultura zabaltzeko ikus-entzunezko dokumentalak ekoizteko diru laguntzetan. Proiektuak aurten garatu beharko dira eta ekoizpenak 2020ko apirilaren 1a baino lehenago argitaratu beharko dira.

Sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek eta enpresa jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek jaso ditzakete foru dekretuan araututako diru laguntzak. Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino ezin izango du aurkeztu.

Bizkaiko Aldundiko Gobernu Kontseiluan onetsi dira diru lagutza ildo berriaren deialdia eta oinarri arautzaileak, foru erakundeak uste duelako beharrezko dela laguntzea «gure lurraldeko memoriari edo arte adierazpen berriei loturiko gaiak Bizkaiko kultura biztanleriaren sektore gehiagotara zabaltzen duten dokumentalak egitea».

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea ekainaren 7tik uztailaren 8ra bitarte izango da, eta eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira: ebizkaia.eus/eu/hasiera. Euskara eta Kulturako Foru Saileko Kultur Ekintzako Zerbitzuak beharrezko laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko du foru dekretuaren inguruko edozein zalantza edo kontsultaren inguruan.

Temas

Euskera