Borrar
Bizkaiko Foru Aldundia
Bermeo Bilborekin eta EHUko Leioako campusarekin lotzeko Bizkaibus zerbitzua indartu egingo dute

Bermeo Bilborekin eta EHUko Leioako campusarekin lotzeko Bizkaibus zerbitzua indartu egingo dute

Bi autobus-lineen maiztasuna handituko duela iragarri du astearte honetan Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak

Zurekin

Martes, 29 de diciembre 2020, 18:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak indartu egingo du Bermeo Bilborekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campusarekin lotzeko Bizkabusen zerbitzua, eta bi autobus-lineen maiztasuna handituko duela iragarri du astearte honetan Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak.

Hain zuzen, A3527 Bilbo-Mungia-Bermeo (autobidetik) lineako autobusak 30 minutuan behin irtengo dira lanegunetan, eta ez ordu batean behin, orain arte bezala. Gainera, A3528 Bermeo-Mungia-Derio-UPV/EHU lineak beste bidaia bat egingo du 12.40an lanegunetan, joanean. Kasu horretan, klasera arratsaldeko ordutegian joaten diren ikasleek eskaintza handiagoa izateko beharrak eragin du maiztasuna areagotzea, aurten ikasle gehiagok baitute ordutegi hori, agintari akademikoek taldeak bikoiztu dituztelako osasun krisiari aurre egiteko.

Bilbo-Mungia enbor komunean gaur egun dagoen 15 minutuko maiztasuna mantentzeko, bi linea aldatuko dira: A3516 Bilbo-Mungia (autobidetik) linearen maiztasuna 60 minutukoa izango da, eta A3518 Bilbo-Bakio lineak beste bidaia bat egingo du lehenengo orduan, ordutegi aldaketak konpentsatzeko.

Miguel Ángel Gómez Viar diputatuak astearte honetan Bermeon egindako ekitaldian adierazi duenez, kostaldeko udalerriarekiko loturak indartuko dira, udalak berak zerbitzua indartzeko egindako eskaerari erantzuteko. Aldi berean, Mungian eskaintzen den zerbitzua mantenduko dela nabarmendu du, hau da, 15 minutuan behin eskainiko da.

Bizkaibus zerbitzuaren zabalkundea aurkezteko ekitaldian Aritz Abaroa Bermeoko alkatea ere izan da, eta adierazi duenez, «bi linea horiek indartzea Bermeoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko erakundeen arteko lanaren emaitza da, eta hobekuntza garrantzitsua izango da bermeotarrentzat». «Horrela erantzuten diogu udalerriarekiko loturak hobetzeko dugun konpromisoari. Bide horretan lanean jarraituko dugu, Bermeo lotuagoa eta irisgarriagoa lortzeko ahaleginean», gaineratu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios