https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaian garraio publikoa erabiltzen dutenak «oso pozik» daude zerbitzuarekin

Bilboko metroa./
Bilboko metroa.

Lurraldeko garraio publikoaren egungo egoeraren diagnostikoak argitu duenez, bizkaitarren %90ek garraio publikoa eskura daukate

AMALIA IBARGUTXI

Bizkaitarren %90ek garraio publikoa daukate erabilgarri. Bizkaiko garraio publikoaren egungo egoeraren diagnostikoak argitu duenez, gainera, bizkaitarren gehiengoak, %92k zehazki, 300 metro baino hurbilago dute garraio publikoaren geralekuren bat.

Batez ere autobus eta trenak dituzte erabiltzaileek eskuragarri, Bizkaiko udalerri guztietara heltzen den garraio publikoaren sarea dela eta. Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko diputatuak Batzar Nagusietan adierazi duenez, urteko 359 milioi euro bideratzen dituzte sare hori mantentzera, lau fase dituen egutegiaren baitan.

Plana prestatzeko lanen egutegiak lau fase dauzka: abiatzea, egungo egoeraren diagnostikoa, plana diseinatzea, plana zehaztea eta gobernu eredua zehaztea. Diagnostiko fasean ondorioztatu dutenaren arabera, Bizkaian garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak «oso pozik» daude zerbitzuarekin, eta «oso nota altua ematen diote, 7,8 puntu 10etik».

Erabiltzaileek, gainera, garraiobide guztiei jarri diete 7tik gorako nota, hala nola hiriarteko autobusei (Bizkaibus) eta trenbideari, Metroa, EuskoTren, Renfe eta Feve hartzen dituena. Garraio sare hori mantentzeko urteko bideratzen dituzten 359 milioi euro horietatik, %6a administrazioen diru-laguntzekin estaltzen dute, eta %29 baino ez da ordaintzen tarifa-sarreren bidez.

Temas

Euskera