https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaian 7.204 milioi euro bildu dira azaroa arte

Bildutako kopuru osotik 3.523,9 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, eta %13,3 igo egin da

ELCORREO.COM

Bizkaiak, zergen bidez, iaz baino diru gehiago lortu du. Azaroa arte, 7.204,6 milioi euro bildu dira zerga itundu bidez, hau da, iazko epe berean baino 894,1 milioi euro gehiago. Beraz, urte arteko hazkundea %14,2 da, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Bildutako kopuru osotik 3.523,9 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, eta %13,3 igo egin da. Hazkunde horren barruan, %5,8 igo da PFEZaren bidezko diru bilketa, eta %39,1 Sozietateen gaineko Zergaren bidezkoa.

Zeharkako zergapetzea %2,9 igo da, eta 2.813,9 milioi euro bildu dira. BEZ eta zerga bereziak direla-eta foru aldundien artean egindako barne doikuntzak zenbatuta (190,8 milioi Arabari eta 584,9 milioi Gipuzkoari), kudeaketa propioko BEZaren bilketa %2,2 txikitu da, eta, Hidrokarburoen gaineko zerga bereziarena %8,3 handitu. Gainerako zerga berezien artean, txikitu egin dira tabako laboreen gaineko zergaren eta elektrizitatearen gaineko zergaren bilketak (-%3,9 eta -%3,1, hurrenez hurren).

Halaber, tasen eta bestelako sarreren bidez 59,5 milioi euro bildu dira 2017ko urtarriletik azarora bitartean hau da, iazko aldi berean baino 5,1 milioi euro gehiago.

Horrenbestez, kudeaketa propioko zerga itunduen bidezko diru bilketa 6.397,3 milioi euro izan da guztira, iaz lortutakoa baino %8,4 handiagoa. Zenbateko horri Estatuarekin BEZa eta zerga bereziak direla-eta egindako doikuntzak batuta (916,6 milioi euro eta -109,2 milioi euro, hurrenez hurren), 7.204,6 milioi euroko bilketa lortzen da. Horrela, beraz, azaroaren 30erako 2017ko ekitaldiko aurrekontuan jasotakoaren %103,1 bildu du Bizkaiak.

Temas

Bizkaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos