https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiak Kirol Jaiaren XV. edizioa ospatuko du asteburuan

Bizkaiak Kirol Jaiaren XV. edizioa ospatuko du asteburuan
Fotolia

Bertan probintziako 29 udalerrik hartuko dute parte

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiak Kirol Jaiaren XV. edizioa ospatuko du datorren asteburuan, ekainak 1 eta 2. Kirola sustatzeko ekimen honetan probintzia osoko 29 udalerrik hartuko dute parte. Herritar guztiei bideratutako iniziatiba hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta 29 udalerriren arteko elkarlanari esker egiten da. Programazioaren zehaztasunak web orrialde honetan daude ikusgai: www.bizkaia.eus/kiroljaia.

Honako hauexek izango dira aurtengo edizioan esku hartuko duten udalerri eta erakundeak: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Artzentales, Bakio, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Galdames, Getxo, Gorliz, Igorre, Laukiz, Lekeitio, Maruri-Jatabe, Mundaka, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zalla, Zamudio eta Zeanuri. Jaialdiaren babesleak, berriz, honako hauek dira: Eusko Label Goi mailako elikagaiak eta El Corte Inglés Saltokiak.

Aurtengo edizioan, «kolesterolaren ibilbide» deituriko bi martxa egingo dira, hau da, herritarrek ibiltzerako orduan egiten dituzten ohiko zirkuitu eta ibilbideak. Hori dela bide, aurtengo Kirol Jaiak bi ibilbide ezberdin prestatu ditu: batetik, ekainaren 1ean Berangon, 11:00etan; eta, bestetik, ekainaren 2an Atxondon, ordu berean. Zirkuituetan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Izen ematea honako helbide honetan egin beharko da: www.bizkaia.eus/kiroljaia.

Herri ekimen honek udalerrien parte-hartzea, inklusioa, osasuna eta gogobetetzea sustatzea eta ondo pasatzea ditu helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak jaialdi honen bitartez, jarduera fisikoa Bizkaiko topagune bihurtu nahi du, gure egunerokotasunean kirola sustatzeko helburuarekin. Jarduera ezberdinak hiri-ingurunean zein ingurune naturalean eskainiko dira.

Bestalde, parte-hartzaileek kirol-praktikarako opari bat lortzeko aukera izango dute. Izan ere, kirolarien artean honako artikulu hauek zozkatuko dira: bizikleta tolesgarri bat, 50 Fit Bit eskumuturreko, Eusko Labelen 3 otzara, eta Eusko Labelen 15 detaile.