https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaia Kirolak sariak ospatuko dira gaur, Bilbon

Duela bi urte saritutako kirolariak,/Bizkaia
Duela bi urte saritutako kirolariak, / Bizkaia

Ekitaldian zazpi kategoria ezberdin sarituko dira

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 2019. urteko Bizkaia Kirolak sariak ospatuko dira gaur astelehenean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Garaikur honek, jarduera fisikoa eta kirola sustatu eta bultzatzen duten erakunde eta pertsonak saritzea du helburu. Sarituen izenak ekitaldian bertan emango dira ezagutzera.

Ekitaldia arratsaldeko seiretan ospatuko da eta Iraia Iturregi futbolaria eta Aitzol Atutxa aizkolaria izango ditu aurkezle. Bertan, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua egongo dira. Era berean, Bizkaian kirol ezberdinekin lotura duten erakunde eta ordezkari askok hartuko dute parte sari banaketan. .

Aurten zazpi kirol maila sarituko dira: talde-kirola, banakako kirola, binakako kirola, epaileak, entrenatzaileak, kirol erakundeak, eta zuzendari edota laguntzaileak. Bizkaia Kirolak sarien kategorietarako ehun hautagaitza eskaera inguru proposatu dira, eta, hauen bidez, 1998tik 2003 urtera bitartean jaiotako kirolari bizkaitarrek 2018an lortutako kirol lorpenak omenduko dira.

Talde kirolean hauexek izan dira finalistak: Kaiku emakumezko arraunlari kadeteen taldea, gimnastika erritmikoko Sakoneta taldea, gizonezko waterpolo kadeteen taldea eta Maialen Morante eta Naiara Uriarte tenislariak.

Banakako kirolaren kategorian bestalde: Aingeru Garay Fernandez sailkatu da neguko kiroletan, Itsaso Munguira Ortiz de Cosca atletismo egokituan, Iñigo Elosegui Momeñe txirrindularitzan eta Maddi Otaola gimnasia erritmikoan.

Epaileen kategorian berriz, María Teresa Torres saritu dute eskubaloian, Irene Ortiz Peña esku pilotan, Fernando Otero Fernández ping-pong-en eta Unai Martin Duñabeitia waterpolon.

Temas

Euskera