Borrar
La Primitiva de este jueves: comprobar resultados del 6 de febrero
Euskal artisten multzo horren barruan hainbat izen esanguratsu daude. KULTURSHAREA
Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' albuma kaleratuko du larunbat honetan

Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' albuma kaleratuko du larunbat honetan

Hamabi abestiz eta hamaika ikus-entzunez osatutako albumean orotara 34 sortzailek eta 11 elkartek parte-hartu dute

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 21 de enero 2021, 19:49

Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' albuma kaleratuko du larunbatean. Hamabi abestiz eta hamaika ikus-entzunez osatutako albumean orotara 34 sortzailek eta 11 elkartek parte-hartu dute. CD-DVD formatu fisikoaz gain, Eñaut Aiartzaguenak burututako ilustrazio bana, ipuintxoa (sarrera) eta abestien letrak kontsultatzeko liburuxka ere egongo dira erosgai larunbatetik aurrera.

Egitasmoak elkarteen errealitate ezberdinak ikusarazi eta aditzera ematea du xede. Bizipoza osatzen duten elkarteek euren egunerokotasunean jorratzen dituzten gaiak eta haien errealitatea aintzat hartzen dira abestiotan, 35 elkarteen mezua, musika, hitza eta irudiaren bitartez gizarteratzeko helburu izan dutenak, alegia.

Xabier Zabalak konposatu ditu hamabi abestiak. Azken kanta, hamabigarrena, Joxe Mari Auzmendiren omenez sortu dute, Hik Hasiko heziketa egitasmoko kidea eta Bizipozak taldearen sortzailea pasa den urtean hil baitzen. Hori del medio, berak konposatutako letrarekin ekoitzi dute abesti hau.

Euskal artisten multzo horren barruan hainbat izen esanguratsu daude, hala nola, Xabi Solano, Maite Larburu, Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Miren Narbaiza edota Aitor Gorosabel abeslari eta musikariak, Amets eta Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Arkaitz Estiballes bertsolariak, Leire Bilbao idazlea edota Itziar Ituño aktorea.

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza proiektua da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea duena erronkatzat. Hori dela bide, erakundea osatzen duten elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea bilatzen dute. Bizipozak bizipoza du misio, zailtasun ezberdinak pairatzen dituzten familiekin eta elkarteekin lanean diharduena, euskaraz eta sorkuntzatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' albuma kaleratuko du larunbat honetan