Bizimina, zine dokumentala dantzarekin uztartzen duen film laburra, Campos Antzokian
Kukai Dantza Konpainiak sortutako film laburra da, eta ostegunean ikusi ahal izango dugu Loraldia Festibalaren egitarauaren barruan
Zurekin
Sábado, 13 de marzo 2021, 23:56
Loraldia Kultur Elkarteak Bizimina izeneko emanaldia aurkeztu du, Loraldia Festibalaren programazioaren baitan dagoen proposamena. Ostegunean, martxoaren 18an, Kukai Dantza Konpainiak sortutako Bizimina izeneko film laburra ikusi eta horren inguruko gogoeta izango da Bilboko Campos Antzokian. Zehazki, zine dokumentala eta dantza uztartzen ditu piezak.
Publicidad
Zineman zinta ikusteaz gain, gogoeta bat eskainiko du Jon Mayak, Ilaski Serranorekin batera egingo duen solasaldian.
Bizimina
Kukai Dantza eta Arena Comunicación ekoiztetxeak sortutako lana da Bizimina. 29 minutuko iraupena du eta dantzarekin hibridatzen du zine dokumentala. Jatorrizko ideia Jon Mayarena da, eta gidoia, Pablo Irabururena. Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Jon Maya aritu dira zuzendari lanetan.
Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen du lan honek, eta bertan topatzen dute elkar gaur egun hainbeste kostatzen zaizkigun emozioek: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena. Horrez gain, koreografiak garai zalantzagarri honetan gu indartzeko eta laguntzeko kontakizuna eraiki du.
Kukai Dantza Konpainia
Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen Kukai Dantza Konpainia, 2001.urtean. Tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea du ikur, eta elkarlanean oinarritutako lengoaia propioa landu du urtez urte.
Bere ibilbidean, bakarkako sormenak zein sortzaile ugarirekin egindako kolaborazioak bildu ditu. Hala, Kukai Dantzaren ikuskizunak hogeita bost herrialde baino gehiagotako antzoki eta jaialdietan aurkeztu dira.
Publicidad
Horrez gain, sari esanguratsu ugari jaso ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala, 2017an; Arte Eszenikoen MAX SARIAK 2009, 2015, 2017 eta 2018an; Kataluniako Kritikaren Saria, 2016an; Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdiko Ikuskizun Onena, Donostia Antzerki Saria, Valladolideko TAC Jaialdia, Umore Azoka Ohorezko Saria…
Konpainiak Errenterian du bere egoitza, eta bertan eskaintzen ditu ikastetxe, kolektibo eta dantzari gazteei zuzendutako ekimenak. Izan ere, Kukai Dantzak herritar parte hartzea sustatzen duen egitasmoa garatzea bilatzen du, bere propiektu artistikoaz gain.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión