Borrar
Liburuaren azala.
Kritika literarioa

Bizi desengainuak

'Ez dakit zertaz ari zaren' liburuaren kritika

paloma rodríguez-miñambres

Asteartea, 30 azaroa 2021, 01:03

Comenta

Ana Malagonek hirugarren ipuin liburua aurkezten digu 'Ez dakit zertaz ari zaren' izenburupean, hamabost narraziok osatua. Ironiaz -bai eta ironiaz haratago dauden ukitu sarkastikoez han hemen- lagundurik, giza harremanen izaera konplexua islatzen da kontakizunetan, horien argi-ilunak eta kontraesanak agerian.

Idazteko eskarmentua nabaritzen zaio egileari; indarguneen artean, ahots sendoaz gain, esaldi zehatzak eta laburrak erabiltzen ditu taxuz istorioen pultsuari eusteko eta tentsioa, dinamismoa emateko. Irudikatu dituen pertsonaiak, alde batetik, ez daude asebeteta beren bizimoduarekin, ez lanarekin ez bikote edo familia harremanekin. Bestetik, komunikaziorik eza nabarmentzen zaie, mina, nahasmendu emozionala eta zalantzak ehuntzen dituztelarik. Bakardadea, egunerokoak sortzen dituen ezinegona eta antsietatea, ziurgabetasuna, besteen intimitatearekiko sentsazio deserosoa, esaterako, azaltzen dira kontakizunetan. Haien pentsamenduen jarioan antzematen dugu inguratzen duten errealitate gordinaz, hutsalaz jakitun daudela, baina ez dakitela nola aldatu; aurrera segitzen dute, besterik ezean, inertziaz bizitzen, prekarietatea edo babesgabetasuna soinean. Horren harira, oso adierazgarria begitandu zait azken ipuina, 'Klaustroa'. Bertan, ikastola bateko irakasleen laneko ika-mikak deskribatzen dira tonu garratzagoarekin, liburuko beste istorioekin konparatuz gero. Mikrokosmos etsigarri horren erretratuak -une batzuetan, ia karikaturaraino lerraturik- sistemaren jokabide krudel eta axolagabea kritikatzeko balio du.

'Ez dakit zertaz ari zaren'

  • Ana Malagon Elkar. 168 orr. 17 euro

Malagonek aitortu du oskoletik ateratzeko saiakera egin duela pertsonak nondik datozen eta gauzak zergatik egiten dituzten enpatiatik ulertzeko. Aletu dituen narrazio hauetan lortu duela baiezta dezakegu, gustura irakurtzen baitira, nahiz eta, bizitzan bezala, mingostasuna eta deserosotasuna sentitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizi desengainuak

Bizi desengainuak