Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos

Bittor Kapanaga zenaren omenez, bisita antolatu dute Otxandion

Irailaren 23rako, igandez, antolatu du irteera Kapanagazaleen talde batek eta Udalak. Bisitan zehar, idazle eta euskaltzale hark egindako lan-sorta erakutsiko dute

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 19 de septiembre 2018, 23:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Araban bagare / Gipuzkun bagera / Xiberun bagire / ta Bizkaian bagara / baita ere, Lapurdi ta Nafarran», dio abesti ezagun hark, Bittor Kapanagaren letra eta Gontzal Mendibilen doinua zeukana, bi lagunok elkarlanean sortua. Kapanaga 1925ean jaio eta 2011n hil zen otxandiarra izan zen. Ekarpen nabarmena egin zion euskarari eta euskal kulturari, baita Otxandio bere jaioterriari ere, eta bertan egingo dute asteburuan bisita gidatua, «Bittor Kapanaga zenaren ekarpena ezagutzeko, euskarari, euskal kulturari eta mundu ikuskerari dagokionez».

Iganderako antolatu du Kapanagazaleen taldeak eta Otxandioko Udalak jardunaldia. Bisitan azalduko dute idazle eta euskalzaleak egindako lan-sorta. Besteak beste, euskal erro nagusien inguruan (iz, ur, ar, in, aba…) idatzitako liburua, ('Erro eta gara'), berak idatzitako euskal kanta ezagunak, Otxandio bultzatzeko egindako ekintzak, bere parte-hartzea euskal kulturan, eta Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasunaren tankerako aldizkariei emandako kolaborazioak.

Euskara batuaren bultzatzaile ere izan zen, eta horren sorreran bizkaierak pisu handia izan behar zuela ere defenditu zuen, euskararen hizkuntzaren jatorrian garrantzi handia izan zuela uste zuelako. Gontzal Mendibilekin batera sortutako 'Araban bagare' horretaz gain, beste zenbait kanta ere idatzi zituen, Niko Etxartek, Josu Zabalak, Patxi Villamorrek edota Txomin Bengoak kantatu dituztenak.

Bisita gidatua

Bittorrek euskal kulturari eta euskarari egin zion ekarpena ezagutzeko Kapanagazaleen Taldea eta Otxandioko Udalak antolatutako lehen bisita gidatua uztailean antolatu zuten, igandeko hau bigarrena izango da. Bisita doakoa da eta 11.00etan hasiko da udaletxearen aurrean.

Bisitak udalerrian barrena aurrera egin ahala emango dute Kapanagaren lanen eta bizitzaren berri: haurtzaroa, gerra zibila, Eibarren bizi izan zeneko garaia, itzulera herrira, harremanak… Euskal mundua ikusteko zuen modua, eta hura definitzeko sortu zituen asteko egunak, koloreak, zenbakiak, zuhaitz magikoak, akelarrea… Dena jorratuko dute. Baita ere, euskararen jatorriaren inguruan defendatzen ideiak azalduko dituzte.

Eguerdiko 11.15ean amaituko da bisita, ondoren, nahi izanez gero, bazkaltzeko aukera egongo delarik (norberak ordainduta), Bitorren ekarpenari buruz hitz egiten jarraitzeko. Bisitan parte hartzeko izena eman behar da mikoletaelkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 663 901 248 zenbakira deituta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios