https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bisoi europarrari buruzko komiki bat argitaratu dute Araban

Bisoi europarrari buruzko komiki bat argitaratu dute Araban

Helburua espezie babestu hori ezagutzera ematea da

PAUL PICADO

Bisoi europarrari buruzko komiki bat argitaratu dute Araban, izan ere, espezie babestua da eta horren berri eman nahi izan dute. Bisoi europarraren lehiakide nagusia bisoi amerikarra da, izan ere, espezie inbaditzailea da. Hala ere, aurtengo lehen seihilekoaren artean eta iragan urtearen artan bi bisoi amerikar bakarrik aurkitu eta harrapatu dira, beraz, kontrolatzeko kanpaina arrakastatsua izan da. Beraz, bisoi europarraren etorkizuna gero eta baikorragoa da.

Komikia ikasleen artean banatuko da, baina parketxeen ingurumen-hezkuntzako jardueretan ere erabiliko da, lurraldeko parke naturaletan. Komikian bisoi europarraren ezaugarrien berri ematen zaie gazteei, haien portaera eta habitatak deskribatuz. Bestalde, Europan nola banatuta dagoen eta aurreko mendearen azken zatian izandako gainbehera handia ere azaltzen da. Mehatxu nagusiak ere aipatzen dira, hala nola lehen aipatutako bisoi amerikarra. Hala ere, badaude beste mehatxu batzuk ere, esaterako ibaien narriadura eta ibilgailuen harrapatzeak.

Halaber, espeziea kontserbatzeko neurriak deskribatzen dira, eta espezie horren balioak ere azaltzen dira Aldundiaren web-orrian. Kontserbatzeko neurrien artean bisoi amerikarra kontrolatzea dago, eta hori egiteko tranpak edo plataforma flotagarriak erabiltzen dira. Bestalde, ibaiak eta haien erriberak berritu daitezke, bisoiak itxian hazi eta beste bisoi batzuk askatu.

Lehen esan bezala, bi bisoi amerikar bakarrik harrapatu dituzte lurraldean eta mugako eremuetan, beraz, esan daiteke Arabako ibai eta hezegune nagusietan ez dagoela bisoi amerikarrik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos