https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bisitarien errekorrarekin ospatuko du 20. Urteurrena Gernikako Bakearen Museoak

Bakearen museoa./
Bakearen museoa.

Bukatu berri den 2017. urtean 48,507 lagun pasatu ziren udalerri bizkaitarreko kultura gunetik

IZASKUN MOYANO

Gernikako herriak garrantzi handia izan du Espainian eta baita mundu mailako historian ere. Bonbardaketaren ondorioz oso ezaguna egin da udalerrian jasotako guztia, eta ziurrenik izena bera entzuteaz batera askok koadroaz aparte zerbait gehiago dakite. Izan ere, Hollywooderako pelikula ere grabatu zuten bertan, Gernikako Bonbardaketa hura kontatuz. Baina telebistan edo zinean ikustea nahiko ez duten haiek gertatutako lehenengo pertsonan bizitzeko aukera dute Bakearen Museoan.

Igaro den 2017. urtean 20 urte betetzear ditu gune kulturalak. Ospatzeko, izugarrizko oparia jaso du, bisitarien kopuruan errekorra egitea lortu baitu. Guztira, 48,507 lagun izan dira museoa bisitatu dutenak urte osoan zehar. Bakearen Kultura eta Giza Eskubideen Defentsan oinarritzen den tokiak, aurreko urtearekin alderatuz, 5.000 bisita gehiago jaso ditu. Hauetatik gehienak euskaldunak izan diren arren, atzerritik ere hainbat lagun hurbildu dira: Euskal Herrikoak 9.356, Estatukoak 11.654, Europatik 22.810, Ameriketatik 3.250, eta Asiatik 1.437.

20. urteurrena dela eta Gernikako Bakearen Museoak programazio berezia prestatu du. Alde batetik, igandeetan ateak parez pare zabalduko ditu, eta nahi duen herritar orok dohainik sartu daiteke gune kulturalera. Beste alde batetik, urtarrilaren 30tik otsailaren 2a bitartean umeentzako tailerrak antolatuko dituzte, Bakearen aldeko astea dela aitzakia gisa hartuta. Horrez gain, bertara hurbiltzen direnek urte osoan zehar hitzaldiak, antzerkiak eta bisita gidatu bereziak izango dituzte eskuragarri.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos