https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Birziklatu-Revolucionamos' kanpaina aurkeztu dute, Gasteizen gehiago birzikla dadin

Emakume bat, birziklatzen./Jesús Andrade
Emakume bat, birziklatzen. / Jesús Andrade

Hiriko hondakinen kudeaketa hobetzeko ekintza guztietan erabiliko den irudi bat sortu dute

PAUL PICADO

Atzo 'Birziklatu!-Revolucionamos' kanpaina aurkeztu zuten Gasteizen, eta ekimenaren helburua gaika biltzen den hondakin kopurua handitzea da. Horretarako, irudi berri bat sortu dute, aterki bat hain zuzen, eta hiriko hondakinen kudeaketa hobetzeko ekintza guztietan erabiliko dute.

Bestalde, tamaina errealean egindako irudiez osatutako informatzaile-talde bat ere ibiliko da hiritik. Hiriaren aniztasuna adierazten dute, izan ere, adin, genero, itxura, jarrera eta jatorri desberdinetako irudiak dira, eta oso mezu argia dute: gehiago eta hobeto birziklatu behar da.

Herritarrek gehiago birziklatu dezaten, 'Birziklatu!' logotipoa sortu dute, 'Revolución' hitzarekin batera. Hitz horren barruan, 'evolución' (bilakaera, euskaraz) bereziki nabarmenduta dago, izan ere, Gasteizek birziklatze-tasak hobetzeko bilakaera bat izan beharko du, hots, gaikako bilketa handiagoa egin beharko du.

Lehen aipatutako informatzaile-taldea astebete egongo da Urrezko Zeledonen plazan, herritarrei «gehiago eta hobeto birzikaltzea» eskatzeko. Guztira tamaina errealeko hogei irudi dira, benetako pertsonen argazkiekin. Bakoitzak bere mezua du, eta atzealdean kanpaina orokorraren irudia, gaikako bilketa bultzatzeko abantailak nabarmentzen dituzten esaldiak eta babesleen logotipoak agertzen dira.

Mezuak argiak eta zuzenak dira, esaterako, «Ontziak ongi bereiztuz, haiek birziklatzea lortzen dugu, bigarren bizitza bat emanaz», «hondakinen kudeaketa zuzenak prebentzioan, berrerabileran eta birziklatzean oinarri behar du», eta guztien helburua bera da: gasteiztarrek gehiago eta hobeto birzikla dezatela.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos