https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilborocken entseatzen duten banden rock maratoia

The Stalactites of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy taldeeik joko dute

ELCORREO.COM

Bilborockeko aretoak kontzertuak, bakarrizketak, antzezlanak... jasotzen ditu asteburuetan. Gehienek ez dakitena da astean zehar ekintza desberdin batzuk egoten direla eliza izan zen eraikin berezi horretan. Goiko solairuko gelek, esate baterako, bertoko bandei uzten zaizkie entseatu ahal izateko. Horrela, haien musika sortzeko aukera dute, baita egoera antzekoan dauden beste taldeekin harremanetan egoteko habagunea. Hau guztia kontuan izanda, jarduera berezi bat prestatu du Bilboko Udalak arratsalde honetarako.

Bilborock aretoko entseatzeko gelak erabiltzen dituzten taldek 'rock maratoia' ospatuko dute gaur bertan. Bertara hurbiltzen direnek The Stalactites of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy banden kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute. Musika arratsaldeko 20.00etan hasiko da. Gainera, sarrera doakoa eta librea izango da, aretoa bete arte.

Bilboko Udalak antolatutako ekimenak aukera eman nahi die 15 eta 35 urte bitarteko kideek osatutako Bilboko musika banda hasiberriei Bilborock aretoko agertokia erabiltzeko eta, horrela, beren lanak ezagutzera eman eta musika zuzenean eskaintzeko.

Bilborock aretoak tamaina ezberdinetako zazpi entsegu gela ditu, 3-10 pertsona sartzeko prestatuak, eraikinaren goiko solairuan, intsonorizatuta. Bateria, hainbat mikrotarako bi pantailadun ahots sistema bozgorailuak, anplifikadoreak jartzeko kaxak eta baxurako anplifikadore bat dituzte gelok. Gelak orduko 2,5 eurotik hasita erreserba daitezke, astelehenetik larunbatera, arratsaldez.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos