Borrar
Bilborock aretoa, barrutik. Luis Ángel Gómez
Bilborock, gazte bilbotarren tenplu musikal eta kulturala

Bilborock, gazte bilbotarren tenplu musikal eta kulturala

XVII. mendeko tenplu erlijioso baten kokatua Andra Mari Mesedetakoaren elizan, Bilborock bilbotar gazteen erreferentziazko topagune sozial eta kulturalean bilakatu da azken urteotan

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 30 de abril 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

XVII. mendeko tenplu erlijioso baten kokatua, Andra Mari Mesedetakoaren elizan, Bilborock bilbotar gazteen erreferentziazko topagune sozial eta kulturalean bilakatu da azken urteotan. Bertara hurbiltzen diren bilbotarrek, zuzeneko musika emanaldiak ikusteko aukera izaten dute.

Aipatu dugunez, tenplu erlijoso hau XVII. mendean Antonio Ortiz Calinako eta Francisco Elorriaga arkitektoek eraiki zuten eta José Recoaldek eraberritu XVIII. mendean. Estilo barrokoko eraikin hau 1663 urtetik 1673 urtera eraiki zen.

1.330 metro karratutako azalera dauka eta hiru solairu ezberdinetan banatzen da. Eraikinak aurkezten duen izaera multifuntzionalak eta goi mailako teknologia instalazioek Bilboko kultura esparru garrantzitsuenetariko batean bihurtu dute.

Pasa den mendeko 90.ko hamarkadan Bilboko Udalak eraikina erosi egin zuen Bilborock proiektua abian jartzeko asmoarekin. Tenplu honek musikaren munduan hasi berri diren taldeei zuzenean jotzeko esparru bat ahalbidetzea du helburu. Izan ere, udalak garrantzi handia ematen die Bizkaiko eta Bilboko uriko musika taldeei.

Ildo beretik, 90. hamarkadan Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren sorrera dator. Harrezkero 30 edizio egin dituzte eta bertatik milaka musika talde pasa dira. Lehiaketa Europa osoko musika taldeei dago zuzenduta. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat bideratutako musika jaialdia da.

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 30 edizio hauetan 22.270 musika talde aurkeztu, 1.359 kontzertu antolatu eta 135.000 pertsona bertaratu dira. Gaur egun musika munduan ezagun diren hainbat musika talde pasa dira Bilborocketik. Besteak beste, Su Ta Gar, Platero y Tú, Zea Mays, Delorean, Rise To Fall, Zodiacs, War Cry, Tierra Santa edota Australian Blonde.

Antzerkia, zinema, dantza...

Gauzak horrela, Bilborock, etengabeko energien eta sinergien esparrua da. Eraikin misteriotsu hau hiriaren bihotz historikoan, Alde Zaharraren ondoan eta Bilboko barruti eraginkorrenetako batean kokatua dago. Eta, esan bezala, euskal nahiz Europako musika talde ezberdinen abialeku izan da azken 30 urteotan.

Halaber, elizaren erabilera anitzei esker, beste hainbat jarduera ere egiten dira bertan: antzerkia, zinema, dantza, hitzaldiak, mahai inguruak edota antzezpenak. Bilboko Udalak sustatutako aretoak 300 pertsona eserita edota 500 zutik hartzeko aukera aurkezten du.

Bertan entseatzen, jotzen, antzezten, sortzen duten pertsonak dira eraikin enblematiko horren arima, baita kontzertu eta ikuskizunetara joaten direnak zein programatutako jardueretan parte hartzen dutenak ere. Bilborock erlijio tenplu bat izatetik musikaren tenplu bat izatera pasa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios