Borrar
Marian, erdian, uda ari da pasatzen Taniaren etxean Luis Ángel Gómez
Saharako eta Ekialdeko Europako irribarre gozoenak, Bilboko udaletxean

Saharako eta Ekialdeko Europako irribarre gozoenak, Bilboko udaletxean

Juan Mari Aburto alkateak uda gure hirian igaroko duten herrialde horietako umeei harrera egin zien asteartean

Elcorreo.com

Miércoles, 11 de julio 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Udala irribarre gozoez bete zen asteartean. Izan ere, udako hilabeteak Bilboko harrerako familiekin igaroko duten Saharako eta Ekialdeko Europako haurrei zuzenduriko harrera ekitaldia ospatu zen bertan. Juan Mari Aburto alkateak, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotziak eta udaleko beste ordezkari batzuek ongietorria egin zieten umeei eta opor alai eta dibertigarriak izatea opa zieten.

Ekitaldia Arabiar Aretoan egin zen eta bertan izan ziren Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetatik etorritako 12 umeak eta Ukraina, Errusia eta Bielorrusiako umezurztegietatik eta familia behartsuetatik etorritakoak, harrerako familiekin batera.

Alkateak esker oneko hitzak esan zituen ume horiek Euskadira uda pasatzera etortzea ahalbidetzen duten elkarteentzat, hau da, Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritza eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteentzat. «Egiten duzuen lan handia eskertu nahi dizuet, zuen ahalegina eta konpromisoa», nabarmendu zuen.

Horrez gain, Aburtok harrerako familien lana gogoratu zuen. «Ezin ditut ahaztu, noski, familiak, uda guztietan erakusten duzuen eskuzabaltasunagatik eta elkartasunagatik». Hortaz aparte, azpimarratu zuen Bilboko Udalaren konpromisoa dela «hiri kohesionatu, berritzaile eta kulturen arteko baten alde lan egitea», Bilbao Balioen Hiria udal estrategiaren araberako balioak bilatzeko eta ume guztien babeserako eta partaidetzarako.

Helburu horrekin, udalak hitzarmenak ditu zenbait erakunderekin beste herrialde batzuetako adingabeek euren garapena eta hazkuntza hobe ditzaten, erradiazio nuklearra dagoen lekuetan, muturreko klima dagoen lekuetan edo familia desegituratuetan arretarik eta maitasunik gabe bizitzearen ondorioak arintzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios