https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko zortzi artistek Helsinkiko Arteen Gauean parte hartuko dute

Txema Agirianoren artelana, Helsinkiko Arteen Gauean./E.C.
Txema Agirianoren artelana, Helsinkiko Arteen Gauean. / E.C.

Baseline, Juan Mardaras, Alberto Lomas, Jessica Llorente, Ignacio Saez, Ismael Iglesias, Andoni Euba eta Mawatresek osatzen dute zortzikotea. Komisario lanak, aldiz, Txema Agirianok egingo ditu

AMALIA IBARGUTXI

Aurten 30 urte beteko ditu Arteen Gaua jaialdiak, eta Bilboko zortzi artistek parte hartuko dute arte erakustaldi handian. Helsinkiko (Finlandia) Myymälä2 Gallery galeriak die gonbidapena. Memoriaren inguruan jardungo dira, zortzi ikuspuntu desberdinetik, zortzi artistok.

Jaialdiko webgunean argitaratu dutenaren arabera, ostegunean, hilak 23, izango dira ikusgai artista bizkaitarren lanak. Baseline (Pilar Baizan), Juan Mardaras, Alberto Lomas, Jessica Llorente, Ignacio Saez, Ismael Iglesias, Andoni Euba eta Mawatresek osatzen dute zortzikotea. Komisario lanak, aldiz, Txema Agirianok egingo ditu. Gainera, hitzaldia ere egingo du Bilboko punk mugimenduaren inguruan, egungo arte plataforma zein produkzio ereduen inguruan, Bilboko historia zati bat ere hurbilduz Europa iparraldera.

Dibertsitatea erakusteko asmoz sortutako jaialdia da finlandiar hiriburukoa, eta artista euskaldunez gain, egitarau zabala eskainiko zaie bertaratutakoei. Besteak beste, ganbera-musika, zinema proiekzioak edota organo musika-erakustaldiaa daude aurreikusita.

Euskal artistek, bere aldetik, memoria zentzurik zabalenean landuko dute, espresio artistiko desberdinak baliatuta Myyamala2 Galleryn. Artista hauen lanak performance, bideo instalazio eta kaleko arte grafiko formatuan bilduko ditu erakusketak, besteak beste. Horrela, Agirianok, Bilbo eta memoria zeharkatuko dituen ibilbidea prestatu du artisten obren bidez.

Bi asteko luzera duen Helsinkiko Jaialdiaren baitan, askotariko erakusketa, kontzertu, antzerki eta ekimenak antolatu dituzte, haur, gazte eta helduentzat. Horietako bat da Arteen Gaua, Arteen Merkatua deiturako gau-jarduerak osatuko duena. Hilaren 16an hasi zen jaialdia, datorren igandean amaituko da, irailaren 2an.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos