https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Bilboko Zirkuitua' antzerki programa igande honetan hasiko da

Antzezlanak ikusteko eszenatokia./
Antzezlanak ikusteko eszenatokia.

Bilborocken izango da lehen emanaldia, ATX Teatroak bere lan berriena eskainiko duelarik

AMALIA IBARGUTXI

Inaugurazio jardunaldi horretan, 2018an BilbaoEszenaren egoitza artistikoetako baten irabazlea izan zen ATX Teatroa konpainiaren '7ak bat' lana eskainiko da. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

Hiriko 16 talderi, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak, euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan emanaldiak eginez.

'7ak bat'euskarazko antzezlana da eta bertan gizakiaren gaiztasunari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. Gure kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berriari emango diote bizia, piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioak –apirilaren 10era arte–, hiriko 16 konpainiak eskainiko dituzten beste horrenbeste antzerki, dantza eta zirku garaikide emanaldi jasoko ditu. Igande honetarako programatuta dagoen emanaldiaz gain, Bilbon estreinatuko diren zenbait lan azpimarratu behar dira, 7 Grados, Totum, Arimaktore, La Trascienda Teatro, La Pacheca Collective edo Zirkozaurre konpainien azken lanak.

Bilboko Udalak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita ekarpen ekonomiko bat ere. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera (Bilborocken eskainiko den inauguraziokoa izan ezik), eta sarrera librea izango da, baina,ikus-entzule gehieneko aretoetako sarbideak kontrolatzeko eta gehieneko leku kopurua ez gainditzeko xedez, Zorrotzako eta Castañoseko udaltegietan sarrera librea izan arren, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko dira gonbidapenekin.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos